Euskararen Ginkana

Ongi etorri Euskararen Ginkanara!

Euskaldunak jende serioa omen gara, lehorrak, itxiak... baina guk ordea badakigu dibertitzea oso gustukoa dugula. Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin ongi pasatzeko lehiaketa da. Eta bide batez sari bikainak irabazteko aukera paregabea ere bai. Euskararen Ginkanaren lehen fasea azaroaren 3an abiatu eta azaroaren 30an eguerdiko 12etan amaituko da. Astero argitaratuko diren probak eta asmatu beharreko galderak, euskaraz izateaz gain, euskararekin lotuak izango dira. Puntu gehien dituzten 10 lehiakideak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunean Donostian ospatuko den finalerako sailkatuko dira.

Parte hartzeko 1996an edo lehenago jaio izana eta izena emateko formularioa betetzea besterik ez duzu behar. Hortik aurrera, lehen fasean zehar astero proba eta galdera berriak argitaratzen diren unetik zure txokoan erantzuteko aukera izango duzu, lehen fasea amaitu arte.

Ezetz galderak eta probak gainditu eta abenduaren 3an ospatuko den finalerako sailkatu!

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Zein da kantu honen sortzaile eta abeslaria? 5 puntu

Bidali 10 argazki erakusten dutenak Donostiako denda edo tabernetako errotulo edo kartelak euskaraz. 10 puntu

Entzun grabaketa eta ezetz asmatu zein herrikoa ote den hiztuna!
Azkoitia, Arrasate, Donostia, Oiartzun ala Tolosakoa?
5 puntu

Non aurkitu zen euskaraz idatzitako esaldirik zaharrena? 3 puntu