Orria
2021eko abenduaren 1eko saioa
Bideo-konferentzia bidez
Ordutegia: 11:30-13:00
Kontuan hartuta pandemiaren egoera eta asteazkenean Irakasleen konpetentzia digitala #DigCompEdu ikastaroaren bigarren saioa izango dela pentsatu dut saio hau bideo-konferentzia bidez egingo dugula. Plana hau izango da:
- 9:30etan nor bere lantokian #DigCompEdu ikastaroaren bigarren saioa entzun. Gaia: IDU Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala. Hizlaria: Asier Astigarraga (B02ko IKT aholkularia). Komeni da Moodlegunean izena eman (erregistratu) eta Irakasleen konpetentzia digitala #DigCompEdu ikastaroan matrikulatu. Ikastaro horretako 2. moduluan egongo da webinarraren esteka.
- 11:30etan, webinarra bukatzean, gure mintegi birtualean elkartuko gara. Horretarako Irungo Berritzeguneko IKT BHko dinamizatzaileen mintegiko BigBlueButton-en sartu.
Gai-zerrenda:
- IDUren gaineko webinarraz zer eramango dugu ikastetxera? solasaldia.
- Gai-zerrendatik kanpoko zalantzak edo proposamenak.
- IDUa lantzeko IKT tresnak. Aldez aurretik urritasunaren bat duen ikasleei laguntzeko eta aniztasunaren trataera lantzeko ezagutzen dituzun IKT tresnen zerrendatxoa egin eta elkarri partekatuko ditugu. Nire zerrenda hau da: Irakurketa errazteko tresnak (Irakurle digitala gehigarria, Foliate), Moodle ikastaro batean nola egin gaitasunen araberako ibilbideak (jardueren baldintzak, ikasgaiak eta H5P Brandig Eszenario).
Azken aldaketa: astelehena, 2021(e)ko azaroaren 29(e)an, 10:01(e)tan