Km0-ko Moodle soportea

Hemen ikusi dugu Moodle soluzioak eskaintzen dizkigun abantailak, eta esango nuke denok ikusi dugula ikastetxeetan erabiltzeko tresna oso baliagarria izan daitekeela, baina batzuetan Moodle erabiltzerakoan arazoak sortzen dira, eta erreduna ez da Moodle bera, baizik eta Moodle azpian jarri den zerbitzariaren errendimendu eskasa.

Sarritan gertatzen da jarri diguten zerbitzaria ez dagoela behar dugun kargarako ondo prestatuta, eta karga handia duenean zerbitzariak ez duela behar moduan erantzuten.

Kasu hauetan nahiz eta guk esan "berriro ere Moodle erori da", azpimarratu behar da une horretan ez dela Moodle softwarea gaizki dabilena, baizik eta Moodle zerbitzua ematen ari den zerbitzariak arazoak dituela: Une horretan konektatuta dauden erabiltzaile guztiei ezin erantzunda dabil. Batzuetan ere arazoa izan daiteke zerbitzaria ez dagoela ondo konfiguratuta.

Moodle erabili nahi badugu, baina darabilgun zerbitzariak ez badu ematen ganorazko zerbitzua, zer egin dezakegu ?  Ba agian laguntza eskatu beharko genuke.

  • Gure Moodle-a hezkuntza sailak jarritako Moodle korporatiboan dagoenean: CAUra deitu eta arazoa konpontzen ez bada, agian kanpoko enpresa bateri eskatu diezaiokegu gure Moodle propioa martxan jartzen laguntzeko.
  • Gure ikastetxean sare administrariak mantentzen duen Moodle-a denean:  Agian laguntza eskatu diezaiokegu zerbitzu hauetan aditua den enpresaren bateri, gure instalazioa errepasatu eta gauzak hobetu daitezkeen ikusteko

Beste zerbitzu batzuetarako (telefono zentralita adibidez) kanpoko enpresen soportea edo laguntza izaten dugun moduan, zergatik ez Moodle-ekin ? Gure kontura mantentzeko gai bagara hobeto, baina ezin badugu eta izaten ari garen arazoak nola konpondu ez badakigu, bigarren aukera hau oso lagungarria izan daiteke.

Kasu hauetan beraien ardura izango da

  • Zerbitzaria ondo instalatu eta konfiguratzea
  • Segurtasun kopiak, eguneraketak, eta abar, egitea
  • Gure ikastetxeko karga bakarrik izango du, beraz beste ikastetxeetako kargak ez digu eragingo
  • Zerbitzariari potentzia gehiago eman behar zaionean (COVID-19aren eraginez izandako konfinamendu egoeran bezala), hornitzaileari eskatu ahal izango diogu zerbitzariaren potentzia igotzeko. Egun batetik bestera guk hartu ahal izango dugu erabaki hori beste inoren zain egon gabe.

ELKARNET taldetik gure inguruan Km0-ko soluzioak eskaintzen dituzten enpresen artean galdetu dugu ea teknologia hauetan laguntza eskaintzeko norbait ba ote dagoen, eta aukera hauek azaldu dira. Gehiago ere seguru badaudela. Erreferentzia onak direlakoan gaude

  • Talaios  kooperatiba ( Orereta-Errenteria). Moodle instalazioak mantentzen dituzte eta formakuntza ere ematen dute. Nextcloud-ekin ere esperientzia badute. Kontaktua: 943 013297/688 86 48 58
  • Iametza komunikazioa (Lasarte). Moodle/BigBlueButton instalazioetan esperientzia dute, baina Moodle erabileraren formakuntza ez dute ematen. Alde teknikotaz bakarrik arduratzen dira. Kontaktua: 943376716 / 618847344
  • Elurnet (Bilbo) 2005etik Moodle-ekin lanean, hainbat enpresa eta ikastetxeetako Moodle zerbitzuak mantentzen dituzte. Soporte teknikoaz gain, Formakuntza eta lan egiteko metodologian ere laguntza ematen dute. Kontaktua 94 473 53 39
  • Irekisoft (Barakaldo). Moodle eta BigBlueButton soluzioen instalazioa eta mantenua egiten dute. Kontaktua  944 781 674





Azken aldaketa: astelehena, 2020(e)ko uztailaren 6(e)an, 10:07(e)an