Baliabide motak

Baliabideak ikasleei edukiak edukiak (testu, irudi, audio, bideo... multimedia alegia) erakusteko moduak dira.

  • URL baliabidea erabili dezakegu interneteko web orriak, bideoak eta abar estekatzeko.

  • Fitxategiak pdf, irudiak (jpg, png...), audioak, musika eta bestelako dokumentuak eskaintzeko erabiltzen dira, banaka edo karpetetan bilduta. Dokumentuak zuk sortuak edo besterenak izan daitezke. Ikasleak dokumentuak editatu behar baditu LibreOffice edo Microsoft Officeko dokumentuak jartzen ahal ditugu baina ez badituzte aldatu edo editatu behar pdf formatua hobetsiko dugu azkarrago eta errazago ireki ahal izango dutelako.

  • Oso baliabide interesgarria da edukia Moodleeko ikastaroan bertan jartzea ordenagailuko pantailan ikusteko -html-. Edukia html editorean (Atto edo TinyMCE ) idatziko dugu gaian bertan etiketa bidez edo klikatu beharreko hau bezalako orri batean -nahi haina luzea- edo liburu batean, hau da, orri edo diapositiba sekuentzia edo aurkezpen batean. Etiketa, orri zein liburuetan formatua duen testuaz gain, taulak, irudiak, audioak, bideoak, estekak, funtzio matematikoak  txertatu edota kapsulatu ditzakegu eta, 3.8 bertsiotik aurrera, H5P elementuak. Baliabide hauek abantaila handi bat dute doc, odt edo pdf-en aurrean: ez dute aplikaziorik behar irekitzeko, nabigatzailean bertan ikusten dira, azkar eta pantaila osoan. Edukiak idatzi daitezke edo beste dokumentutik kopiatu eta bertan itsatsi.
  • Azkenik, gogoan izan badirela edukiak erakusteko beste moduak baina ikasleek parte hartzea eskatzen dutenez jardueretan sailkatuta agertzen dira: ikasgaia, glosarioa, datu basea...
Azken aldaketa: asteartea, 2020(e)ko urtarrilaren 14(e)an, 22:46(e)an