Baliabideak eta jarduerak: diferentzia

Irakasleak unitate didaktikoa edo gaia sekuentziatzean baliabideak eta jarduerak ordenatuko ditu.

Haien arteko diferentzia da jardueretan ikasleek parte hartzen dutela (eta horregatik ebaluagarri eta kalifikagarriak dira) eta baliabideak irakasleak eskainitako edukiak dira, ikasleek ikusi egingo dituzte baina ez dute parte aktiborik.

Diferentzia argia ematen badu ere kontuan izan behar duzu ikasleek edukiak ekar ditzatela (glosarioetan, datu-baseetan...) eta jarduera batzuetan edukiak eta ariketak nahasten direla, hala nola ikasgaietan, hainbat H5P jardueretan... Esate baterako bideo arrunta baten esteka baliabidea da baina bideoak barnean galdetegia izateko H5P jarduera izango da.


Azken aldaketa: ostirala, 2020(e)ko urtarrilaren 10(e)an, 19:58(e)an