Nabigazio barra edo ogi apurren bidea

[Baliabide honek orria du izena. Orriak etiketarekin antza handia du, testu editorearen bidez sartzen da edukia eta pantailan ikusten da testu formatuduna, taulak, irudiak, bideoak, ekuazio matematikoak, audioa...  diferentzia etiketarekiko da etiketan jartzen duguna ikastaroan agerian dagoela eta orriaren edukia bilduta dagoela, ikusteko klikatu behar da. Neurri batean etiketa egokiagoa izan daiteke Lehen Hezkuntzan eta orria, eta laster ikusiko dugun liburua, bigarren hezkuntzatik aurrera.]

Ogi apurren bidea, ingelesez breadcrumb navigation,  Moodle guneko nabigazio barra da batetik bestera joateko modua. Batetik erakusten digu non gauden sartuta eta atzera edo aurrera egiteko aukera ematen digu. Azpiko irudian ikusten dira ogi apur batzuk beltzak direla eta beste batzuk urdinak. Urdinetara joan daiteke klik eginez.

Moodle ogi papurren bidearen irudia

Ogi apurren bidea goiko aldean dago beti, ikastaroaren izenaren azpian. Zoaz, Erpurutxoaren antzera, ogi apurren bidera eta praktikatu pixka bat atzera eta aurrera egiten.


Azken aldaketa: osteguna, 2019(e)ko abenduaren 12(e)an, 06:17(e)an