Komunikatzeko tresnak

Moodleeren tresnen artean garrantzi handia dute irakasle-ikasle eta ikasleen arteko komunikazio tresnak. Hauek dira erabilienak:

  • Blogak
  • Elkarrizketak
  • Mezuak
  • Jakinarazpenak
  • Foroa
  • Egutegia
  • Txata
  • Inkesta
  • Iruzkinak
  • Bigbluebutton bideo-konferentzia

Letra lodia dutenak dagoeneko gutxi-asko ikastaro honetan erabili ditugu jada: irakasleak ikastaroaren informazioa bidali dizue jakinarazpenen bidez (norabide bakarreko mezuak) eta partaideen foroko mezuak jaso eta, agian, idatzi dituzu (norabide biko mezuak), egutegiaren bidez irakasleak adierazten dizu zein diren, besteak beste, entrega-epeak, inkestaren bidez irakasleak eskatu dizkizu datuak eta iruzkinak erabili ditu zure lanaren deboluzioa egitean adieraziz besteak beste nola hobetu daitezkeen lanak.

Komunikazioa, partaideen arteko feed-backa, da Moodle eta beste baliabideen arteko diferentzia. Sites, Weebly, Simbaloo... norabide bakarreko komunikazioa duten baliabideak dira.  Irakasle-ikasle arteko harremana eta Ikasleen arteko elkarlana sustatzeko komunikazioa lanabesa izateaz gain unitate didaktikoaren helburua ere bada, zeharkako gaitasuna lantzen baitu: komunikazioa, kasu honetan komunikazio digitala. Dudarik gabe aurrez aurreko komunikazioa aberatsagoa da baina hura posible ez denetan digitalizazioak gure esku jartzen ditu komunikatzeko aukera bikainak.

Azken aldaketa: osteguna, 2019(e)ko abenduaren 19(e)an, 08:08(e)an