Ikastaroaren ezaugarriak eta behin behineko programa

EZAUGARRIAK

IKTero bakoitzak, momentuz, bere eskolako irakasle bat gonbidatu dezake.

Ikastaroa, gehienez jota, otsailean bukatu behar da. Data aurrerago zehaztuko da.

Ikastaroa ez dago guztiz prest. Aritu ahala joango naiz sortzen.

Helburua oinarrizko lanabesak ezagutzea izango da: komunikazioa, materialak, ariketak eta bestelako jardueran, kalifikazioa eta ebaluazioa. Ez gara sartuko tailer eta ibilbideetan, gaitasunen ebaluazioa eta dominetan, kalifikazioen antolaketan eta ponderazioan. Sakontze ikastaro baterako utziko ditugu.

Ikasle bakoitzak bere ikastaroa izango du eta bertan irakasle editorea izango da. Gainerako ikasleak besteen ikastaroetako ikasleak izango gara. Ikastaroa burutzeko ezinbestekoa da nork bere ikastaroa prestatu eta besteenetan parte hartzea. Delako ikastaroa izan daiteke:

  • ematen edo eman duzuen unitate didaktiko bat.
  • zuek eman ez baina zuen ikastetxean ematen den unitate didaktiko bat.
  • edozein gaia hartuta zerotik hasi unitate didaktiko bat planteatzen.

Kontuan izan unitate didaktiko hori soilik edo ia soilik digitala egingo dugula (erabiltzeko baino ikasteko balioko digu). Nire asmoa ez da irakastea unitate didaktikoak egiten baizik eta Moodleren erremintak ezagutzea.

Kontuan izan, beraz, ikastaro honetan izango zara:

  • ikastaro honetan ikasle
  • zure ikastaroan irakaslea
  • ikaskideen ikastaroetan ikasle


BEHIN BEHINEKO PROGRAMA

  1. Zer da Moodle
  2. Boost interfazea: panela, menua, ikastaroaren edizioa eta ezarpenak, edukia eta blokeak.
  3. Ikastaroaren sorrera eta ezarpenak.
  4. Komunikazioa.
  5. Baliabideak: etiketa, orria, liburua, esteka eta dokumentua.
  6. Jarduerak, ebaluazioa eta kalifikazioa: glosarioa eta datu baseak, H5P, zereginak, galdera-bankua eta galdetegiak.

Azken aldaketa: astelehena, 2019(e)ko abenduaren 9(e)an, 08:24(e)an