Sinkronizazio motak
Ordenagailua hodeiarekin sinkronizatzeko bi sistema daude Luberrin:
A- Ubunturen lineako kontuak:
Hodeiaren aurkibidea sinkronizatzen du (mugikorretan bezala). Karpeta
lokala moduan ikusten da baina hodeiko fitxategiak eta karpetak ikusten
badira ere, ordenagailuan soilik irekitzen ditugunean deskargatzen dira.
Fitxategi edo karpeta bat lineako kontuan gordetzen badugu automatikoki
kargatzen da hodeira.
Hainbat hodei sinkronizatzen ditu: Google, Microsoft, DropBox, Nextcloud...
B- Mahaigaineko sinkronizazio bezeroak (Desktop Sync Client).
Sinkronizazio bezeroa instalatuta hodeiarekin erabat sinkronizatuta dagoen karpeta bat sortzen da. Aurrekoaren sistemaren aldean hainbat abantaila ditu: abiadura, Internetik ez badago fitxategi guztiak karpetan ditugu eta era berean segurtasun kopiaren lana ere betetzen du.