Aurreko kalkulu orria erabiltzeko laguntza

Hemen azalduko dizuet nola egin behar den ikastetxeko IKT erabileraren mapa globala sortzeko, hau da, mintegiz mintegi jasotako fitxategi bakar batean izateko. Ea hitzez azaltzea lortzen dudan, bestela fitxategiak partekatu eta botako dizuet esku bat.

  • Ditugun fitxategi guztiak ireki eta edukiak hasten diren lerrotik aurrera (1,2,3,4.. izan behar dute B zutabean edukiek) amaiera arte aukeratu eta kopiatu.
  • Fitxategi nagusian itsasi bata bestearen atzetik. Honela 1,2,3,4,5....50, 1,2,3,4,5....50,1,2,3,4,5....50... ordenan geratuko lirateke guztiak. Hau da mintegi bakoitzak 50 eduki bete baditu eta 5 mintegi baditu, 250 lerro egongo dira.
  • A zutabean gelaxka batuta daudenez zutabe horretaz ahaztu beharko dugu, amaieran dena txukun dagoenean berriro jarriko diogu nahi izanez gero.
  • B zutabetik azken zutaberaino eta edukien lehen lerrotik azkeneraino (250 adibidean) dena aukeratu.
  • Fitxategia.. dagoen lerro horretan, Datuak -> Ordenatze barrutia -> zutabea B eta ondoren ordenatu.
  • Ondo egin badugu, taula berdina izango dugu baina aurreko ordena izan beharrean 1,1,1,1,1,2,2,2,2,2,3,3,3,3,3.........50,50,50,50,50 izango da ordena.
  • Ondoren mintegi batzuek eduki batzuk hutsik utzi dituztenez, hutsak dauden lerroak ezabatu daitezke.
  • Azkenik A zutabea txukun jar dezakegu gelaxkak batuz.

Zalantza izanez gero galdetu foroan eta Beñatek edo gaitasuna eskuratu duen beste norbaitek lagunduko dizu.

Azken aldaketa: larunbata, 2019(e)ko azaroaren 23(e)an, 00:10(e)an