Errubrika: kontzeptua, helburua

ERRUBRIKAK
Zer dira

Ikasleek egin beharreko jarduera edo zeregin bat ebaluatzea eta kalifikatzea helburu duen elkarrekin erlazionatutako irizpide ponderatuen multzo bat da.

Helburu orokorrak

  • Kalifikatzea
  • Ebaluazioan laguntzea. (ondoren etorriko da zuzentzea, orientatzea, errefortzuak...).
Helburu zehatzak

Ikasleak
jarduera egin aurretik ikusten du

  • zer baloratuko den (irizpideak) eta zein diren kalitate adierazleak.
  • irizpide bakoitzak zer haztapen edo pisua duen.

jarduera egin ondoren

  • zer egin duen ondo eta gaizki
  • kalifikazioa objektiboa dela -neurri batean-.

irakasleak

  • hausnartzen du jardueraren helburuaz eta irizpideen haztapenaz edo ponderazioaz
    • helburuek -lantzen diren gaitasunek) eta irizpideek bat egin behar dute.
    • lantzen diren gaitasun batzuk izango dira:
      • zeharkakoak: komunikazioa, baliabide digitalen erabilera, sormena, ekintzailetza, jarrera kritikoa... eta beste batzuk
      • diziplina barrukoak, diziplinako gaitasunekin lotuak.
  • estandarrak laguntzen dio objektibotasunean eta abiaduran.
Aldea irizpide-ponderatu edo ebaluazio-gidarekin

Errubrikan helburuaren lorpen mailak definitzen dira. Kalitatearen adierazleak azaltzen dira.
Adina eta praktikaren arabera ponderazioa nahiko izango da.

Zer kasutan erabiliko ditugu

Noiz ez

  • testak
  • azterketa idatziak

Noiz bai

  • lanekin, digitalak izan edo izan gabe.
    • aurkezpenak
    • txostenak
    • laburpenak
    • ikerketak
    • foroen parte-hartzeak
    • eztabaidak
    • produktu multimediak
    • produktu plastikoak, jarduera fisikoak...

Metodologia aktiboarekin, alegia " egiten ikasi" -learning by doing- erabat lotuta. Azterketa memoristiko gutxiago eta helburu diren gaitasunekin lotutako jarduera gehiago.

Nola egin
  1. Moodle ikastaro batean badugu inportatu eta, behar izanez gero, egokitu. Bestela...
  2. Bilatu eta aztertu eta onak direnak eredutzat hartuta sortu.
    1. http://cedec.educalab.es/rubricas/
  3. Edo berria zerotik diseinatu : irizpideak -helburu diren gaitasunekin lotuak-, adierazleak, ponderazioak.
Moodle-en

Nola inportatu beste ikastaro baten errubrica (inportatu Ternuara goaz-etik)
Nola sortu Moodle eta errubrikak. Iñigo Gebara. Hirubide BHI
Nola zuzendu errubrikaz (Zuzendu Ternuara goaz maketa, edo gaurko saioaren laburpenak)

Nola berrerabili beste jarduera batean.

LOTURA INTERESGARRIAK

Azalpen-testuen ebaluazio-errubrikak. Berritzegune Nagusia
Rúbricas en Moodle Universidad de Alicante

Azken aldaketa: asteazkena, 2017(e)ko irailaren 13(e)an, 20:54(e)an