'Como puedo ayudarles si yo no sé', Tribuaren Berbak, gaztelaniaz (2015-11-29). Guraso erdaldunekin erabiltzeko aproposa

'Como puedo ayudarles si yo no sé'

Tribuaren Berbak gaztelaniaz

Tribuaren Berbak telesaioak (http://www.eitb.eus/es/television/programas/tribuaren-berbak/) aldi berri bati ekin dio. Zenbait saio gaztelaniaz emango dituzte ETB2n.

Tribuaren Berbak, Dunboa LHIko gurasoak

Atzo (2015-11-19) eman zuten lehena: eskolari buruzkoa, familia erdalduneko haurrak euskaraz eskolatzeari buruzko hain zuzen.

Oso saio interesgarria izan zen. Eskolan oso baliagarri suerta dakiguke familiekiko lanean. Baina zenbait pasarte ikasleekin ere balia ditzakegu (gaztelaniazko orduan, esaterako; euskalduntzeko ibilbideaz eta hizkuntzekiko bizipenez hitz egiteko, esaterako)  eta irakasleen artean aztertzeko egokiak izan daitezken zatiak badira.

Saioaren hasieran Irungo Dunboa LHIko zenbait gurasoren galderak eta zalantzak jaso zituzten. Eta saioan zehar zenbait adituk erantzun zieten gurasoen artean ohikoenak diren kezka eta galderei. Gainera haur erdaldunen euskaraz eskolatzearekin erlazionatutako zenbait gairi heldu zioten.  Ikuspegi luzea eta zabala eman zuten gaiaren inguruan

Saio osoa ikusteko: http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tribuaren-berbak-castellano/4504921954001/105958/si-yo-no-se-como-les-puedo-ayudar/

edo

(2015-12-06an izango da ikusgai)

Une honetan eskura dauden zatiak:

· Jone Miren Hernandez, Gurasoen kezta eta zalantzei erantzuna:

¿Hay que involucrar a los niños en el aprendizaje de los adultos?

· Joxe Amiama, etxekolanetan laguntzeko moduari buruz:

Amiama: 'Hay que preguntarles cuánto tiempo van a invertir en la tarea'

· Cozar, Hormaza, Gandara, Hidalgo: beren esperientzia eta gurasoekiko esker ona:

Cózar, Hormaza, Gándara e Hidalgo comparten su experiencia con el euskera

· Pablo Suberbiola, eskolaren ekarpenak, emaitzak eta mugak:

Suberbiola: 'El uso del euskera es una cuestión de socialización'

· Iruñeko San Frantzisko eskolako ikasleak

¿Qué opinan los niños y niñas sobre el euskera?

· Mertxe André, Barakaldoko Euskara teknikaria

Mertxe André: 'Las extraescolares en euskera son fundamentales'

· Iñaki Eizmendi, gurasoei gomendioak: euskara etxean

¿Cómo se puede potenciar el uso del euskera en las familias?

· Paula Kasares, hizkuntza-sozializazioaz

Kasares: 'La lengua se aprende en la vida, no solo en las aulas'

Last modified: Tuesday, 1 December 2015, 12:03 PM