ERABILTZAILEEN ARAZOAK

Ekipoa ez da itzaltzen
  • Deskripzioa: Beste erabiltzaile batek saioa irekia badu (egin klik paneleko zure izenean) ekipoa ezingo da "onean" itzali.
  • Irtenbidea: ahal baduzu galdetu saioa irekia duen beste erabiltzaileari ea prozesuren bat irekita duen eta bestela saioa itxi dezala. Bestela "txarrean" itzali.

Erabiltzaileak ez ditu mapeatutako karpetak ikusten
  • Deskripzioa: Arrazoia izaten da ekipoan aurretik egon den beste erabiltzaile bat bere jarduera bukatu, saioa amaitu ez eta ekipoa blokeatu dela. Bigarren erabiltzailea bere erabiltzaile izenarekin sartu da eta karpetak ez dira mapeatzen dagoeneko beste erabiltzaileak mapeatuta dituelako.
  • Irtenbidea: Karpeta nagusia ireki eta bertan agertuko dira sareko karpetak. Bukatu ondoren


Erabiltzailea ezin da sartu

Erabiltzaile eta pasahitza egokia sartuta erabiltzailea ez bada sartzen bi izan daitezke arrazoiak.

A- Ez dago konexiorik (eta erabiltzailea aspaldi ez du ekipo hori erabili ezen Likewisek aste betez gogoratzen du erabiltzailea eta sartzen utziko dio konexiorik gabe ere). Konexio fisikoa (kableak, wifia) egiaztatu, Adminpremialocal moduan sartu eta paneleko konexioan "Gaitu sarea" edo "Gaitu haririk gabeko sarea" aktibatuko dugu. Horrekin konexioa berreskuratuko da eta erabiltzailea sartu ahal izango da.

B- Badago konexioa. Adminpremialocal moduan sartua konexioa badago seguraski ekipoa domeinutik atera delako ez dira logeatzen. Irtenbidea ekipoa domeinuan sartzea da.


Inprimagailu lokalak ez du inprimatzen

Arazo fisikoak deskartatuta. Inprimagailuen kontrolera joan, inprimagailua hautatu eta "pausatuta" agertzen bada, inprimatze ilarara joan, inprimatze saio-zaharrak garbitu eta inprimagailua aktibatu.


Ekipoa blokeatu da

Aplikazioa blokeatu bada saiatuko gara aplikazioa ixten_
  1. beheko panelean eskuin klik egin eta itxi, bestela
  2. Sistemaren monitorea > Prozesuak > prozesua hautatua eta hil.
Blokeatu dena sistema bada:Panelean aktibo dagoen aplikazioan edo...
  1. Ctrl+Alt+Supr saioa amaitzeko, bestela...
  2. Txarrean itzali
Eskola 2.0 eta Premiako ekipo batzuen arazoak eta irtenbideak


ADMINISTRATZAILEEN ARAZOAK


Ebaluatu arazoa eta uste baduzu konponketa 10 minutu baino luzeagoa dela berrinstala ezazu ekipoa.

Administratzailearen pasahitza ahaztu baduzu edo Grub-ek ez badu sistemaren bat aurkitzen Rescatux diskoa erabili.

Ekipo bat instalatzeko F12, F10 edo F8 sakatuta abio-menua ez bada agertzen sartu BIOSean Supr edo F2 sakatuta eta Boot menu aldatu. Horrela ere ez baduzu lortzen PLOP diskoa erabili.
Azken aldaketa: asteazkena, 2014(e)ko martxoaren 5(e)an, 00:17(e)tan