Softwarean ezezik formatuetan ere irekiak eta jabedunak daude.
Jabedunak (doc, xls, ppt, dwg, mp3, tiff, swf. mov...) patentatuta daude, ezaugarri teknikoak ezezagunak dira eta etorkizunean edukiak ikusteko garantiarik ez duzu.
Formatu ireki edo libreen (odt, png, html, pdf, svg, ogg, dwg, webm...) helburu nagusia gordetako datuak epe luzera irakurri ahal izateko bermea da, baldintza legalak, teknologiaren eskuragarritasuna, edo beste baldintza batzuen menpe egon beharrik gabe

Oro har software libreko aplikazioek formatu guztiak irekitzen dituzte. Jabedunek ordea, sarritan, bereak bakarrik eta hainbatetan soilik sortu dituen aplikazioaren bertsio batzuenak.

Software libreko aplikazio batekin sortutako fitxategi bat aplikazio jabedun batekin ireki ahal izateko fitxategia bere formatura esportatu beharko dugu hainbatetan.

Azken aldaketa: asteartea, 2019(e)ko maiatzaren 7(e)an, 15:42(e)tan