Aplikazioak instalatzeko administratzailea izan behar da.

Aplikazioak egon daitezke hainbat tokitan:

A- Ubunturen biltegietan. Automatikoki instalatu eta eguneratzen dira.
Instalatzeko erak:
  • Software-zentroa.
  • Terminalean sudo apt-get install xxxxxx
  • Synaptic aplikazioarekin.

B- Biltegi partikularretan. Biltegia iturrietara erantsi behar da eta iturriak eguneratu. Ondoren terminaletik instalatuko dugu.

Ikusi adibidea:
sudo add-apt-repository ppa:maarten-baert/simplescreenrecorder
sudo apt-get update
sudo apt-get install simplescreenrecorder

C- Instalazio fitxategiak deskargatuta (.deb)
Kontuan izan behar da sistema 32 edo 64 bitekoa ote den.
Behin deskargatuta klik bikoitza egin eta software-zentroak instalatuko du.

D- .sh .run scriptak
Lehenengoak exekutarri bihurtu behar ditugu (propietateak> baimenak> baimendu fitxategia exekutagarri bezala).
Eskuin klik eta exekutatu terminalean.

E. tar.gz edo tar.bz2 konpilatu gabeak.
Deskargatu. Terminaletik sartu karpetan eta egin:
./configure
make
sudo make install

Desinstalazioak
  • software-zentrotik
  • synaptic-etik
  • terminaletik:
sudo apt-get remove xxx
sudo apt-get purge xxx
bigarrena aplikazioarekin batera haren ezarpenak ezabatzeko.
Azken aldaketa: osteguna, 2019(e)ko urriaren 3(e)an, 00:40(e)tan