Arrastatu elementuak dagokien atalera

Ariketa hau H5P motakoa da eta Drag and drop -arrastatu eta jaregin- du izena. Irudi baten gainean elementuak -testuak edo irudiak- dagokien zonara arrastatu eta jaregin behar dira. H5P-ek 47 mota desberdineko jarduera interaktiboak diseinatzeko aukera ematen du, horietako batzuk -orain egin duzuna kasu- kalifikagarriak dira. Ikusi nahi baduzu zein jarduera interaktibo sor daitezkeen h5p.org web orria bisita dezakezu, examples and downloads atalean duzu jarduera bakoitzaren adibide bana. Web orria ingelesez dago baina Moodleen jarduera guztiak euskaraz diseinatu daitezke.

Drag and drop ariketa diseinatzeko urratsak hauek dira:

  1. irudia kargatu
  2. irudiko jaurtitzeko zonak definitu
  3. elementu jaurtigarriak, testuak edo irudiak, editatu eta zein zonara jaurti behar diren zehaztu
  4. jaurtiketa zona bakoitzean zeintzuk elementu jaurtigarriak dagozkion baieztatu