EHko ibaiak


Bilatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

A

Aragoi

Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra da, Aragoiko Pirinioetan sortu eta Nafarroako Erriberan Ebrora isurtzen dena. 195 km luze da, eta 8.521 km²ko arro hidrografikoa drainatzen du


Arga

mediterraneorako isurialdea duen Nafarroa Garaiko ibaia da. Aldude mendian dagoen Urkiagaren hegoaldeko mazelan, Erroibarko iparraldean, jaio eta, 145 km egin ondoren, Aragon ibaira isurtzen da, Funestik gertu. Iruñea zeharkatzen du. Eugiko urtegiak Argako urak gordetzen ditu, Iruñerria hornitzeko.


Aturri

Piriniotan jaio (Pirinio Garaiak departamenduan), Landetatik igaro eta Lapurdiko Baiona hirian Ozeano Atlantikoa itsasoratzen den ibaia da.


B

Bidasoa

Nafarroa Garaia, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.


D

Deba

Gipuzkoako ibaia da, Leintz Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena.

Euskal Herriko bostgarren ibaia da luzeraz, eta 58 kilometro ditu. Tamalez, Euskal Herriko ibairik kutsatuenetako bat da gaur egun.


I

Ibaizabal

Bizkaiko ibai nagusia da, Durangaldean sortu eta Bilboko itsasadarrean itsasoratzen dena.


L

Lea

Bizkaiko ibaia da, Lea-Artibai eskualdean jario dena, 20 kilometroko ibilbidea egiten duena Oiz mendiaren ingurutik Kantauri itsasoraino. 82 km2-ko arroa dauka.


U

Urdazuri

edo Ugarana (baita ere Sarrakaria, Urma, Ur Ertsi eta Uhertsi izenez ezaguna Lapurdiko zenbait lekutan) Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibaia da. Dantxarinean sortzen da, Otsondo eta Orabidea errekak elkartuta, eta Donibane Lohizune eta Ziburu artean itsasoratzen da, 45 kilometroko ibilbidea eginda (31 km Lapurdin, eta 14 km Nafarroan). Senpere, Ainhoa eta Azkaine zeharkatzen ditu bere ibilbidean.


Urola

Gipuzkoako erdialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibai bat da. 64,5 kilometro luze da.[1] Arro estua du, batez ere sorburuan


Z

Zadorra

Arabako ibai nagusia da, herrialde horretan arrorik handiena duena. Entziako mendilerroan jaiotzen da, Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.

Agurain, Gasteiz, Iruña Oka, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zanbrana (Araba) artean.

Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro^3/segundoko emaria dauka batez beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.