Foroa

Luberriren beta berria eta epoptesen lotura zerbitzariarekin

Luberriren beta berria eta epoptesen lotura zerbitzariarekin

Alexander Gabilondo -
Erantzun kopurua: 0

Aupa ekipo:

Luberri 20.04.00ren 5. beta jarri dut hobekuntza eta erroreen zuzenketa batzuekin.

Bestetik begiratu dut gelaren kontrola ematen duen Epoptes aplikazioan nola ezarri lotura ikasle eta irakaslearen arteko ordenagailuekin irakaslearen ordenagailuak IP finkoa ez duen kasuetan eta dokumentatu dut Epoptesen instalazioa deskribatzen duen mezuan.