Foroa

Moodleeko Luberri ikastaroan matrikulatuta

Moodleeko Luberri ikastaroan matrikulatuta

Alexander Gabilondo -
Erantzun kopurua: 0

Mezu hau jaso duzu UEUko Luberri sistemaren instalazioa eta mantenua ikastaroan izena eman duzulako.

Ikastaroaren edukiak Moodle honetan daude. Sarbidea publikoa du, librea. Edozein modutan partaideok matrikulatu zaituztet mezuak eta, batez ere, foroa erabili ahal izateko.

Ez da beharrezkoa baina materialari begirada bat ematen badiozu hainbat hobe.

Astelehenean, uztailak 13, Donostiako Antigua-Luberri institutuan dugu hitz-ordua, Xalbador Bertsolaria kalean, 8:50etan institutuko sarreran.

Uste dut Alainek idatzi dizuela eta espero dut kontraesanetan ez sartzea: ez duzu zertan ordenagailurik eraman behar baina zure ikastetxeko eramangarri bat eramaten baduzu bertan egin ahal izango duzu instalazio bat. Bestela institutuko eramangarriak erabiliko ditugu.

Gutxienez 4GBeko USB bat eramatea komeni da instalazioak egiteko beharrezkoa baita. USBak edukiren bat badu galdu egingo da.

9:00-13:30etara eta 15:00-17:00etara da ordutegia. Asmoa da elkarrekin bazkaltzea menu bat inguruko taberna batean.

Edozein zalantza edo iradokizuna baduzu, erabili foro hau partekatzeko.

Astelehena arte.