Foroa

Irailaren 28ko (Moodle 1) saioaren deialdia

Irailaren 28ko (Moodle 1) saioaren deialdia

Alexander Gabilondo Urkijo -
Number of replies: 0

Egun on, lankide,

Asteazken honetan hasiko da "Heldutasuna, Moodle, Linux" mintegia. 

Mintegi honek, izenak dioenez, hiru modulu ditu. Hiruek nolabaiteko lotura dute baina independenteak dira. Banaka hartuta ez ziren zertifikaziorako behar diren 15 ordutara iristen eta horregatik elkartu ditut. Mintegiko bertaratze egiaztagiria nahi duenak 15 ordu bete behar ditu. Hori esanda, bakoitzak bere intereseko moduluetara etorriko da besteen asistentzia falta notifikatu beharrik gabe. Egutegia hau da:

Irailak 28-     Moodle 1

Urriak 5-       Heldutasuna 1

Azaroak 2-    Linux 1

Azaroak 9-    Moodle 2

Urtarrilak 11- Heldutasuna 2

Martxoak 1-   Linux 2

Martxoak 8-   Moodle 3

Martxoak 15- Heldutasuna 3

Bestetik ikasturte honetan inolako zertifikaziorik ez duten hainbat ikastetxe publiko parte hartu behar dute. Horientzat saioak 11etan hasi beharrean 10etan hasiko dira nahiz eta gai-ordenan aipatu ez. Saio hauetan hasi berriak kokatzeko lanak egingo ditugu.

Saio orokorraren ordutegia: 11:00-13:00

Tokia: Berritzeguneko IKT gela

Gai-ordena:

  1. Ikasturte hasierako lanen errepasoa: ikastaro berriak egin, pasa den ikasturtekoak berrezarri, matriiklazioak (CSV, kohorteak...)
  2. Osaketaren jarraipena plugina: eskaera eta erabilera
  3. Erreserbak egiteko MRBS blokea eta irakasleentzako baimen eskaera
  4. Moodle 3.1 bertsioaren berritasunak eta nola probatu Moodle On Cloud-en
  5. Zalantzak, eskaerak...