Foroa

Mozilla Common Voice

Mozilla Common Voice

Alexander Gabilondo -
Number of replies: 0

Mozillaren Commnon Voice ahotsaren errekonozimendua (Speech To Text) software librera hurbiltzeko ekimena da. Haren bidez ere, euskara eta beste hainbat hizkuntza txiki ahotsaren errekonozimenduan sartzeko aukera dute.

Aukera horretaz baliatzeko 10.000 ordutik gorako grabazioak egin behar dira euskaraz eta  Librezale Elkarteak hori lortzeko kanpaina bat abian jarri du. Unibertsitateek eta ikastetxeek paper garrantzitsua joka dezakete ahalegin horretan.

Kanpaina horren abiapuntua datorren asteartean, hilak 9an, Donostiako Tabacaleran 16:00etatik 20:00etara egingo den grabazio-maratoia izango da (bi ordukoa, maratoi txikia). Grabazioak eta zuzenketak etxean suabe suabe egitea erraz erraza da baina aukera hau ekimena eta jendea bertatik bertara ezagutzeko aukera ederra da.