Foroa

Deialdien daten aurreikuspena

Deialdien daten aurreikuspena

Alexander Gabilondo Urkijo -
Number of replies: 2

Urte berri on, ekipo,

IKT heldutasun eredua eta Sare Hezkuntza proiektuen inguruko daten aurrikuspena pasa didate Berritzegune Nagusitik. Departamentuaren asmoak dira. Iruditu zait komenigarria zuei horien berri ematea zuren lana planifika dezazuen:

"... asmoa otsailaren 1ean IKT ereduko zertifikazioen deialdia ateratzeko. Gauza guztiak ondo badoaz martxoaren 4arte izena emateko epea izango dute ikastetxeek.

Azterketak Aste Santuaren inguruan egiteko asmoa dago, maiatzaren erdialdean dena bukatuta egoteko, emaitzak eta guzti.

Epe hauek errespetatzea garrantzia handia du zeren IKT heldutasun ereduko maila izatea ezinbestekoa izango da Sare-Hezkuntza deialdian parte hartzeko. Deialdi honen erabakia (SH_G) maiatzaren 30erako espero da.

Ondoren, gailuentzako diru-laguntzak jasotzeko deialdiaren erabakia etorriko da, ekainaren amaieran."

Mintegian aipatu bezala interesgarria izan daiteke auditoritza aurretik aurre ebaluazio bat egite ikastetxean. Halakorik interesatzen bazaizue aurretik zuen aldetik datu bilketa  -erregistro orrien behin behineko osaketa- egitea komeni da eta nirekin data bat adostea.

 

 

In reply to Alexander Gabilondo Urkijo

Er: Deialdien daten aurreikuspena

Idoia Lakarta Muñoz -

Kaixo,

Mila esker aurrikuspena egiteagatik!  Gure galdera da ea zein maila behar den Sare Hezkuntzan sartzeko.

Mila esker

In reply to Idoia Lakarta Muñoz

Er: Deialdien daten aurreikuspena

Alexander Gabilondo Urkijo -

Orain arte bederen ez da izan bete beharreko baldintza faktore puntuagarria baizik (gehienez jota 4 puntu 50en gainean). Are gehiago, Sare Hezkuntza projektuak aukera ematen die orduak lortzeko orain arte heldutasunetik kanpo egon diren ikastetxe publikoei.