Foroa

2018ko irailaren 19ko saioa

2018ko irailaren 19ko saioa

Alexander Gabilondo Urkijo -
Number of replies: 3

Ikasturte berri on guztioi:

Mezu hau jaso duzu seguruena pasa den ikasturtean "IKT heldutasuna, Moodle, Linux" mintegian parte hartu zenuelako. Ikasturte honetan mintegi horren ordez "IKT gai komunak" izeneko mintegia dago. Hain zuzen mintegi honetan landuko dira LH eta BHrako komunak diren gaia, hala nola, Heldutasuna, Sare Hezkuntza, Moodle, Linux, GSuite eta abar.

Saio batzuetan gaiak nahastuko dira eta beste batzuk monotematikoak izango dira. Nire aholkua da, oraindik matrikula egin ez baduzu, mintegi honetan izena ematea saio guztietara etortzeko konpromisorik gabe eta gai-ordenaren arabera etortzea (edo ezinezkoa bazaizu saioetara ez etortzea baina behintzat foroaren bidez kontaktua izatea IKTkideekin).

Etapako mintegietan (LH,BH), ordea lana jarraitasun gehiago du eta, ahal dela, saio guztietara etortzea komeni da.

Lehenengo saioa irailaren 12rako aurreikusita zegoen baina ezinezkoa da eta irailaren 19an egingo dugu. Hona hemen gai-ordena:

Tokia:  berritzeguneko IKT-gela

Ordua: 11:00-13:00

Gai-ordena:

  1. Ongi etorria eta aurkezpenak,
  2. Mintegiaren planteamendua.
  3. Mintegiko Moodlearen errepasoa.
  4. Sare Hezkuntzako gailuak erosteko diru-laguntzen deialdia.
  5. Berriak:  aurten IKT heldutasuna auditoretzarik ez, Moodle bertsio berria...