Foro irekia

FET eta DAE ikastaroa

FET eta DAE ikastaroa

Alexander Gabilondo Urkijo -
Erantzun kopurua: 0

Egun on,

Mezu hau jaso duzu FET eta DAE ikastaroan izena eman duzulako.

Ikastaroa Amaia Herrerok emango du eta nik lagunduko diot administrazioan.

Zentzu horretan matrikulatu zaitut berritetzeguneak duen FET ordutegiak izena duen berritzegunearen Moodle ikastaro batean; hartara bertatik ikastaroaren informazioa jaso, baliabideak eskuratu eta irakasle eta kideen laguntza jaso foroaren bidez.

Orain arte Berritzeguneko Moodle erabili ez baduzu jakin ezazu bere helbidea hau dela: https://elearning3.hezkuntza.net/013157 eta esteka horretatik zuzen edo berritzegunearen web orriko (http://jaizkibel.net) ezkerreko paneleko Moodle loturatik sartzen ahal zarela. Bertan Ikastaroak > Fet ordutegiak atalean duzu sarrera. Ikastaroa irekia da baina foroan parte hartzeko eta kideekin komunikatzeko identifikatu behar zara. Zure identifikazio izena ikastaroan parte hartzeko eman zenuen posta elektronikoa da eta pasahitza 1234. Nahi izanez gero Moodleko profila editatuta pasahitza alda dezakezu.

Ikastaroak hiru fitxa ditu: foroa -erabiltzeko prest dagoena-, eskuliburuak eta bideo-tutorialak. Kontsultako materiala da baina FET aplikazioaz deus gutxi badakizu komeniko zen Susana Diazen bideo-tutoriala ikuste (40').

Ikastaroa informatika gelan izango da, beheko solairuan. Estu estu egongo gara zeren eta pena ematen zidan matrikula ixtea eta 23 izan arte ez dut itxi. Aforo 17ko da beraz gozo-gozo egongo gara.

Ohar garrantzitsua: ikastaroaren informazioan eskatzen zen portatil bat ekartzea. Hobeto pentsatuta, aplikazioa Windowserako eramangarria edo portablea denez, hobe da USB memoria bat (pen drive) ekartzea; bertan instalatuko dugu eta bertatik exekutatu edo ikastetxeko nahi duzun ordenagailura pasa.

Asteazkeneko 15:00ak arte, ondo izan.