Foro irekia

Foroaren sorrera

Foroaren sorrera

Alexander Gabilondo Urkijo -
Erantzun kopurua: 0

Egun on.

Berritzegunearen Moodle plataforman ikastaro bat sortu dut (bilguneak izeneko kategorian) ordutegiak sortzeko FET aplikazioa erabiltzen duzuenok foro bat izan dezazuen eta baliabideen biltegi moduan.

Moodle horretan sartzeko berritzegunearen web orriaren (http://www.jaizkibel.net) ezkerreko panelean Moodle botoia sakatu,  identifikatzeko zuen posta helbidea sartu eta pasahitza (pasahitza lehenetsia -aldatzeko aukera duzue zuen profilean- 1234 da). Ikastaroa FET izena du eta bertan hiru gune daude: foroa, baliabideak eta Alfredok emandako formakuntza.

Ikastaroan Lasarteko formakuntzan parte hartu genuenok eta Koldo Mitxelena LHko Beatriz gaude matrikulatuta.

Foroaren bidez zuen zalantzak, esperientziak, arazoak,iradokizunak zabaltzen ahal duzue. Horretarako gaia hautatu, idatzi eta bidali. Inportantea da gaia ondo zehaztea. Erantzunetan saiatu gaiak ez nahasten: erantzun gaiari eta beste kontu bat komentatu nahi baduzu ireki mezu berri bat. Hartara foroaren historikoa erabili ahal izango dugu izandako zalantzen erantzunak kontsultatzeko.