Prestakuntza hornitzaileak


        
 
Izena:
Kontaktua:
URLa:
Tokia:
Eskaintza estandarra:
Egilearen izena:
Egilearen deitura:

Moodle hornitzaileak

Izena:

Talaios

Kontaktua: Gorka Julio "Teketen"
URLa: http://talaios.net/
Tokia: Errenteria
Eskaintza estandarra:

Moodle ikastaro proposamena
kontaktua@talaios.net //

Tel.Fax. 943 013 297 //

Aralar plaza 1. Znb. Solairuartea 2. 20100 Orereta-Errenteria,

GipuzkoaWeb teknologien bidez, web istorioak kontatu, memeak egin, web komikiak prestatu eta zabaltzeko ikastaroa.


Moodle ikastaro eta tailer praktiko proposamena jasotzen du dokumentu honek. Bertan bi bloke
nagusi proposatzen dira eta horien barnean bi orduko hiru saio. Horretaz gain dudak eta
galderak erantzuteko beste bi orduko espazio bat erreserbatzen da.


Formazio saioak – 3 egun – 2 orduko saioak
Moodle oinarrizko ezagutzak eta era praktiko batean bertan aurkitzen diren tresna espezifiko
batzuk (ikasgaia, liburua, tailerra, galdetegia).
Jarraipen saioak – 3 egun – 2 orduko saioak
Aurretik ikasitakoarekin, egindakoarekin eta bakoitzak edukien inguruko lana eginda, hasitako
unitate didaktikoaren lanketa, osaketa eta amaiera.
Tutoretza indibidualak – 2 orduko lan poltsa edo 2 orduko lan-saioa taldean


Bi blokeen artean galderak edo dudak erantzuteko lan poltsa. Aukera egon liteke, nahi izanez
gero, azken egun bat gehitzeko eta hau saio presentzial bidez amaieran egitea. Hala ere,
proposamenean atal hau online egitea proposatzen dugu, prozesua naturalagoa izateko.


Aurrekontua
1260 euro * BEZ gabe


kontaktua@talaios.net // Tel.Fax. 943 013 297 // Aralar plaza 1. Znb. Solairuartea 2. 20100 Orereta-
Errenteria, Gipuzkoa


Izena:

Abel Camacho eta Pedro Lonbide

Kontaktua: abelcama@gmail.com plonbide@gmail.com
URLa: http://ireki.blogspot.com.es/
Tokia: Santurtzi
Eskaintza estandarra:

Zer dugu Moodle-en kontra? eta alde?


Izena:

IKT ON

Kontaktua: Amaia Arroyo amaia@ikton.eus
URLa: http://www.ikton.eus/
Tokia: Zumarraga
Eskaintza estandarra:
Lehenik eta behin [...] Moodlen inguruko formazioari buruzkoak aipatu nahi dizkizut. Gure abiapuntua irakasleon maila da, beraz, desberdina da Moodle ezagutzen duten irakasleekin egiten dugun formazioa edo Moodle ukitu ez duten irakasleekin egiten duguna. Ondorengo lerroetan, Moodle ezagutzen ez duten irakasleekin lantzen ditugunak aipatu nahi dizkizut:
  • Moodle sarrera
    • Zer da? Zertarako erabili nahi dugu?
    • Nola erabiliko dugu?
    • Moodlen interfazea
    • Unitate digitalen eredua Moodlen
  • Moodle sakontzen
    • Rolak
    • Ikastaroak editatzea
    • Baliabideak eta jarduerak
    • Taldeak
Era berean, Moodle plataformarako beste baliabide batzuk sortzeko edo berau aberasteko beste formazio batzuk ere ematen ditugu:
  • Aurkezpenak egiteko tresnak
  • Infografiak egiteko tresnak
  • Bideoak egiteko tresnak
  • Buru-mapak egiteko tresnak
  • Aparteko errubrikak egiteko tresnak
  • ...
Guretzat, garrantzitsuena da erabiltzen ditugun tresnei zergatia eta zentzua aurkitzea. Hots, "zertarako?" galderari zehatz erantzutea. Horregatik, gure formazio guztietan adibide erabilgarriak jartzen ditugu eta diskurtso pedagogikoa erabiltzen dugu.
 
Datu ekonomikoei dagokienez, gure tarifa 175€/h da. Horren barne sartzen dira gastu guztiak, baita aholkularitza ere (eskolan martxan jarri nahi duten proiektuetan lagunduz, adibidez). Sare Hezkuntza Gelan dirulaguntza duten ikastetxeen kasuan, faktura aproposak egiten ditugu, arazorik egon ez dadin.
 

Izena:

Elurnet

Kontaktua: Susi
URLa:
Tokia:
Eskaintza estandarra:

1. Ikastaroaren deskripzioa
Ikastaro honetan Moodle (Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment)
sistemaren kudeaketa ikasiko da. Irakasle bezala dauden baliabideak ezagutu eta erabiltzen
ikasteaz gain, Moodlek proposatzen dituen pedagogia eta aukera berriak jorratuko dira.
2. Nori zuzenduta
Hezkuntza profesionalei
3. Helburuak
Helburu orokorrak
Irakasle bezala Moodle ingurunea ezagutu. Era berean, Ikastaro bat hasieratik bukaeraraino
sortzen ikasiko dute ikasleek.
Helburu operatiboak
● Moodleren filosofia eta ikuspuntu pedagogikoa ezagutu.
● Moodleren egitura eta antolamendua ezagutu.
● Ikastaro bat hasieratik bukaeraraino sortzen ikasi.
● Moodlek eskaintzen dituen baliabide ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.
● Moodlek eskaintzen dituen jarduera mota ezberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi.
 4. Metodologia
Erabiliko den metodologian praktika eta teoria tartekatuko dira. Era berean, Moodle
ikasteko Moodleren tresna eta pedagogia erabiliko direlarik:
1. Modulu bakoitzaren hasieran jorratuko diren gaien laburpen bat egingo da.
2. Jorratuko diren gaien azalpena emango da.
3. Irakasleak adibide praktiko bat egingo du jorratzen diren gaien inguruan.
4. Ikasleek gaiaren inguruko ariketak egiteko denbora izango dute.
5. Moodlek eskaintzen dituen tresnen bidez sortzen diren arazoak eta konponbideak
jasotzen saiatuko dira irakasle eta ikasleak.
Bestalde, probetako plataforma bat eskainiko da, eta saio presentzialak bukatu ondorengo
bi astez sortzen diren zalantzak eta arazoak argituko dira, hau da ikasleak tutorizatuko dira
bi astez.
5.Edukiak
1. MODULUA: Moodle ezagutuz. Hasierako pausuak.
● Ikastaro birtualaren egitura eta antolamendua
● Edizioa
● Blokeak
● Ariketa: Edizio gunea erabiliz ikastaro bat sortu
2. MODULUA: Komunikazio moduluak
● Posta elektronikoa
● Foroak
● Chat
● Mezuak
● Ariketa: Foro bat sortu.
3. MODULUA: Eduki eta baliabideen moduluak
● Testu orriak
● Web-orriak
● Liburua
● Fitxategi edo web gune batera lotura
● Direktorio bati lotura
● Etiketak
● Ariketa: Etiketak, fitxategiak eta testu_orriak erabili
4. MODULUA: Aktibitate moduluak
● Datubasea
● Glosategia
● Galdetegia
● Ikasgaia (aipatu)
● Inkesta
● Zeregina
● Ariketa: Zeregina bat sortu.
5. MODULUA: Kudeaketa eta ebaluazioa
● Ebaluazio mota ezberdinak
● Kudeaketa orokorra
6.Iraupena
12 ordu 3 edo 4 saiotan banatuta
 
7. Estimazio ekonomikoa
KONTZEPTUA
PREZIOA
“Moodle irakasleentzat” ikastaroa
1.400,00 €
Tutorizazio lanak
250,00 €
GUZTIRA
1.650,00 €
*Ordaintzeko modua: banku bidezko transferentzia
*Dietak aparte ordainduko dira irizpide hauen arabera:
– Garaio publikoan erabiliz gero; garraio publikoaren txartela.
– Garraio pribatua erabiliz gero: 0,35 €/Km (+ autopista gastuak + parking gastuak).


Harremanetarako pertsona:
Susi Rodríguez Fernández