Ikastaroen formatuak

1. Ikastaroaren formatua: Gai-formatua

Moodleen erabiltzaileren interfazean irakasleak ezin du ezer aldatu baina bere ikastaroaren barrenean irakasle editorea da jaun eta jabe.

Formatu kontuetan erabakirik inportanteena da gaiak nola antolatu. Oinarrizko Moodleek hainbat aukera eskaintzen ditu eta EAEko Moodle publikoak pluginen bidez beste batzuk gehitu ditu. Hauek dira une honetan eskaintzen diren aukerak:

ikastaroaren formatuak erakusten duen pantaila argazkia

Zerrendan agertzen direnetatik grid, fitxetan eta lauza formatuak pluginen bidez gehitu dira. Beraz EAEko Moodle publikotik kanpokoetan gerta daiteke ez agertzea aukeran.

Gai-formatua

Ikastaro honek Gai-formatua erabiltzen du: gaia bat bestearen atzean txorizo sorta bat bezala. Aste-formatua berdintsua da baina gaika ordenatu beharrean astez aste doaz. Gai-formatuaren eta aste formatuaren ezaugarri bat da sekuentzia lineala argia markatzea da. Desabantaila bezala du ikastaroa asko luzatzen dela eta ikaslea gora eta behera ibili behar duela.