Euskara ekipoan
Sistema eta aplikazioak euskaraz jartzeko moduak.
Hainbat hizkuntza baliabide.
1. Sistema eragileak: Windows, Linux, Apple, Android
- Windows
Hizkuntza paketea deskargatu eta instalatu behar da. Bi urrats daude:
1- Internetetik hizkuntza paketeak deskargatu eta instalatzea.
- http://www.euskara.euskadi.eus/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/eragilea.html
- http://www.microsoft.com/spain/eus/
2- XPn hor bukatzen da lana. Hurrengo bertsioetan behin hizkuntza paketeak instalatuta nor berak lehenetsi behar ditu eta, ondoren, ezarri behar ditu sistemarentzat eta erabiltzaile berrientzat.
Panel de control > Relog, idioma y región > Configuración regional y de idioma eta hemen:
1- Formatu euskera
2- Teclados e idiomas. Elija idioma para mostrar: euskara (paketea oraindik deskargatu eta instalatu gabe badugu bertatik egin dezakegu: ¿Como se pueden instalar idiomas adicionales? klikatuta
3- Gure hizkuntza ezarpenak sistermara kopiatuko digutu Administrativo > Copiar configuraciones
4- Gure ezarpenak Hasierako pantailara (sistemara) eta erabiltzaile berriei kopiatuko diegu.
I
- Linux -Ubuntu
nstalazioa egiten denean hizkuntza bat lehenesten da. Instalatutako aplikazioak hizkuntza horretan agertuko dira eta ondoren instalatzen direnak ere bai. Aplikazioren bat ingelesez agertzen bada esan nahi du oraindik euskaratu gabe dagoela.
Hainbat hizkuntza erabiltzen duen familia edo taldean erabiltzaile bakoitzak aukera du berea deskargatu eta lehenesteko: Sistemaren ezarpenak > Hizkuntza sostengua.
- Apple (IOS, MacOS)
Apple-ek ez du bere sistema euskaratzeko aukera ematen. Are gehiago erabiltzaile talde batek euskaratu zuen eta berak uko egin dio euskaraketa hori eskaintzeari.
- Android
Sistemaren oinarria euskaratuta badago ere telefono hornitzaile bakoitzak bere esku du euskarazko interfazea eskaintzea ala ez.
Hona Zuzeu.eus blogean gaur egun euskaraz lor daitezkeen marka eta modeloak: