Euskara ekipoan
Gunea: | Irungo Berritzegunea |
Ikastaroa: | Berritzegune barneko IKT prestakuntza |
Liburua: | Euskara ekipoan |
Nork inprimatua: | Bisitaria |
Data: | asteazkena, 2021(e)ko urtarrilaren 27(e)an, 08:22(e)an |
Deskribapena
Sistema eta aplikazioak euskaraz jartzeko moduak.
Hainbat hizkuntza baliabide.
1. Sistema eragileak: Windows, Linux, Apple, Android
- Windows
Hizkuntza paketea deskargatu eta instalatu behar da. Bi urrats daude:
1- Internetetik hizkuntza paketeak deskargatu eta instalatzea.
- http://www.euskara.euskadi.eus/r59-20660/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/eragilea.html
- http://www.microsoft.com/spain/eus/
2- XPn hor bukatzen da lana. Hurrengo bertsioetan behin hizkuntza paketeak instalatuta nor berak lehenetsi behar ditu eta, ondoren, ezarri behar ditu sistemarentzat eta erabiltzaile berrientzat.
Panel de control > Relog, idioma y región > Configuración regional y de idioma eta hemen:
1- Formatu euskera
2- Teclados e idiomas. Elija idioma para mostrar: euskara (paketea oraindik deskargatu eta instalatu gabe badugu bertatik egin dezakegu: ¿Como se pueden instalar idiomas adicionales? klikatuta
3- Gure hizkuntza ezarpenak sistermara kopiatuko digutu Administrativo > Copiar configuraciones
4- Gure ezarpenak Hasierako pantailara (sistemara) eta erabiltzaile berriei kopiatuko diegu.
I
- Linux -Ubuntu
nstalazioa egiten denean hizkuntza bat lehenesten da. Instalatutako aplikazioak hizkuntza horretan agertuko dira eta ondoren instalatzen direnak ere bai. Aplikazioren bat ingelesez agertzen bada esan nahi du oraindik euskaratu gabe dagoela.
Hainbat hizkuntza erabiltzen duen familia edo taldean erabiltzaile bakoitzak aukera du berea deskargatu eta lehenesteko: Sistemaren ezarpenak > Hizkuntza sostengua.
- Apple (IOS, MacOS)
Apple-ek ez du bere sistema euskaratzeko aukera ematen. Are gehiago erabiltzaile talde batek euskaratu zuen eta berak uko egin dio euskaraketa hori eskaintzeari.
- Android
Sistemaren oinarria euskaratuta badago ere telefono hornitzaile bakoitzak bere esku du euskarazko interfazea eskaintzea ala ez.
Hona Zuzeu.eus blogean gaur egun euskaraz lor daitezkeen marka eta modeloak:
2. Aplikazioak
Linux-en kasuan ikusi dugu aplikazioak sistema eragileak duen hizkuntza berean instalatu eta ikusi egiten direla.
Windows-en kasuan bi aplikazioen arloan bi kasu bereizten dira:
Batzuetan aplikazioa instalatu ondoren hizkuntza alda daiteke, horien artean Microsoft Office. Hona hemen Office-ren euskara paketea deskargatzeko eta instrukzioak ikusteko tokia.
Windows-en aplikazioak euskaratzeko desintalatu behar dira erdarazko bertsioak eta instalatu behar dira euskarazkoak. Euskarazko bertsioak lortzeko bilatzailean jarriko dugu aplikazioaren izena eta euskaraz.
Beste aukera bat katalogoetan bilatzea da: Librezale-rena Alexena
Internetako aplikazioak.
Denak ezin aipatu eta bi aplikazio paketeren kasua ikusiko dugu:
- Google-en aplikazioak: Gmail, Drive, Blogger...
- Outlook
3. Euskalbar
Firefox-erako gehigarria. Instalatzeko bi era daude:
- Firefox-en bertan, menuko Gehigarriak > Eskuratu gehigarriak eta Euskalbar idatzi.
- Firefox-en gehigarrien orritik deskargatu.
Chrome-Chromiun eta Internet Explorer nagigatzailetan Hiztegibar du izena eta hemen daude deskarga eta instrukzioak.
4. Zuzentzaile ortografikoak eta beste tresnak
LibreOffice, Microsoft Office, Thunderbird-erako
Xuxen zuzentzaile ortografikoa
Uzei sinonimoen hiztegia eta Elhuyar hiztegiak. Itxura