Liburua inprimatuLiburua inprimatu

Arrazoi filosofikoak, teknikoak, pedagogikoak,segurtasunekoak eta ekonomikoak

Software librearen, Linuxen eta Ubunturen abantailak.

Gunea: Irungo Berritzegunea
Ikastaroa: Linux instalazioa eta administrazioa eskolan
Liburua: Arrazoi filosofikoak, teknikoak, pedagogikoak,segurtasunekoak eta ekonomikoak
Nork inprimatua: Bisitaria
Data: astelehena, 2019(e)ko irailaren 23(e)an, 15:09(e)an

1. Software librearen abantailak

  • Ikasleek eta irakasleok etxean dohainik instalatu ahal izateko (pirateatu gabe).
  • Ikastetxeak ez du lizentziarik ordaindu behar.
  • Programak eguneratuta edukitzeko.
  • Erabilera oso erraza delako eta nahi eran pertsonaliza daitekeelako.
  • Software irekia, gardena da. Programak ikus daitezke.
  • Software libre gehiena euskaraz dagoelako.
  • Software librea pertsonen interesetan enfokatuta dago, ez hornitzaileenetan (publizitatea, plus bertsioak erostea...).
  • Ezagupenak partekatzeko filosofia zabaltzeko. Eskola eta pertsonen konpromiso soziala garatzen du.
  • Software libreko programek formatu guztiak onartzen dituzte.
  • Interneten komunitate handi bat dago laguntzeko prest.
  • Bertako enpresak sortzen dira haren inguruan.

(informazio gehiago Jakintza ikastolaren dokumentazioan)

2. Linuxen abantailak

                                                    

  • baliabide gutxi behar du,
  • hardware gehiena ezagutzen du. Kontrolatzaile gehienak Linux kernelean daude. (plug and play)
  • Errendimendu ona du. Azkar piztu, ibili eta itzali egiten da.
  • egonkorra eta gogorra, ez da endekatzen
  • erabiltzaile arruntak ezin du sistema hondatu. Bere ezarpenak estandarrera bueltatzeko aski da ezarpenak ezabatzea.
  • aplikazioek sistemaren hizkuntza bera dute eta sistemarekin batera eguneratzen dira.
  • segurua da -birusik ez du-
  • malgua da, pertsonalizazio aukera handiak ditu.
  • programa aukera handia eta doakoa du.
  • eguneraketa erritmo azkarra bai zuzenketak bai berrikuntzak.
  • komunitate oso aktiboa eta emankorra (tartean enpresa handiak: Google, IBM, Intel...).

3. Ubunturen abantailak

              

  • Intuitiboa eta erabiltzeko erraza ("for human beings").

  • Linux distribuzioen artean zabalduena denez euskarri zabala du.

4. Luberri erremasterizazioaren abantailak

  • Domeinuan integra daiteke (domeinuko erabiltzaileak sartzen dira)

  • Sarean konpartitutako karpetak (IRAKASLEAK, IKASLEAK, OROKORRA, ADMINISTRAZIOA...) mapeatzen ditu

  • Gnome klasiko edo Metacity interfaze grafikoak arintasuna eta erabilerraztasuna ematen dio sistemari. Compiz eta Unity erabili daitezke.

  • Aplikazio extrak ditu: Master PDF Editor, Xmind, FreeFileSync, Ktouch, Gcomprix, Geogebra,  Gthumb, Hotshots, Inkscape, FreeCAD, Chromium, Google Earth, Audacity, Curlew, Kdenlive, Musecore, OBS...