Edukia "orri" batean

Ariketa honetan zure ikastaroan orri baten bidez gai bati dagokion hainbat eduki erakustea eskatzen zaizu.

Horretarako zure ikastaroan, aktibatu edizioa eta gaian "+ gehitu jarduera edo baliabidea" > Baliabidea > Orria. Edukiari izena eman eta editorean:

  1. Zabaldu tresna barra eta
  2. Zabaldu editorea orri osora
Orain sartu edukia orrian bai sortuz edo zure materialetatik, Wikipediatik edo nahi duzun tokitik kopiatu eta itsatsita.
Eskatzen zaizu:
  • testuak formatua izatea: letra lodiak, etzana, azpimarratuak, nabarmenduak, koloreztatuak.. buletak, numerazioa, koxkak eta abar.
  • taularen bat
  • esteka bat
  • irudi bat
  • audio bat
  • bideo bat
  • gaiari badagokio formula matematiko edo kimiko bat
Baloratuko da formatua, eskatutako elementuak agertzea eta ez edukiaren egokitasuna, sormena, koherentzia edo antzekorik.
Behin edukia sartuta gorde eta ariketa honetan bidali mezu txiki bat abisatzen lana bukatu duzula.