Ikastaroa bisitariei ireki

Ikastaro bat sortzean, berez, itxita dago bisitarientzat, irakaslearen erabakia da irekitzea. Zein dira gure ikastaroetako bisitariak? eskuarki beste irakasleak edo gure ikasleen gurasoak. Salbuespenak salbuespen (ikastaroa oraindik hutsa dagoela, datu konfidentzialak dituela, pagokoa dela...) nik uste dut onuragarria dela ikastaroak irekiak egotea, batetik irakasle bezala beste irakasleengandik ikasi ahal izateko eta, batez ere, errazteko gurasoek ikasmaterialak, ariketak eta abar ikustea seme-alabei lagundu ahal izateko.

Ireki zure ikastaroa bisitariei. Horretako zure ikastaroko menuko Partaideak atalean sartu, ezarpenetan (gurpil horzduna) Matrikulazio metodoak > Bisitarien sarbidea > Bai.

Egin ondoren bueltatu hona eta zeregineko mezuan idatzi lana bukatu duzula eta bidali.