Ikasleak taldekatu

Sortu zure ikastaroko ikasleen artean bi talde: irakasleak eta aholkulariak. Partaideak > Ezarpenak (gurpil horzduna) > Taldeak. Sartu berritzeguneko ikaskideak "ahokulariak" taldean eta gainerakoak "irakasleak" taldean.

Demagun zure ikastetxean 3.A eta 3.B taldeak daudela eta zuk eta zure lankide batek matematika ematen diezuela. Logikoena da Matematika 3. maila ikastaro bakarra egotea non zu eta lankidea irakasleak zareten. Ikasleek ikastaro bera dute baina bi taldetan A eta B. Horrek aukera emango du bereizteko talde bakoitzak zer irakasle duen, zeintzuk datatan dute zereginen entrega egunak,  azterketak... edo zer mezu jaso behar duen. Bi irakasleek elkarlanean prestatuko dute ikastaroa. Irakasle bakoitzak izan dezake ikastaroa emateko neurri bateko autonomia.

Taldeak sortu eta ikasleak taldeetan esleitu ondoren bueltatuko zara zeregin honetara idazteko bukatu duzula eta mezua bidali. Irakasleak begiratuko du lana egin ote duzun eta kalifikatuko du.