Erakutsi zure aginte panela

Egin iezaiozu pantaila argazki bat zure aginte panelari eta bidali.

Nahi baduzu argazkia egin baino lehen pertsonaliza dezakezu zure aginte panela.

Orain arteko zereginetan, honetan eta datozenetan ere, bigarren saiakera egiteko baimena eman dut. Konstruktibismoaren ikuspegitik interesgarria iruditzen zait, izan ere, ikasleak zuzenketaren oharrak ikusita bere lanaren hutsuneez ohartu eta bigarren saiakeran ikasteko aukera du. Horrek ez du esan nahi beti eduki behar duela bigarren aukera. Honen gainean zure iritzia eman nahi baduzu foroa gaiaren hasieran daukazu.

Bestetik ohar zaitez zeregin honetan ez dudala ez errubrika ez baloratzeko faktorerik jarri. Laguntza hori gabe egin behar duzu zeregina eta kalifikazioan feedbacka idatziko dizut baina nota nondik ateratzen den ez duzu ikusiko errubrikan ikusten den bezala. Batzuetan irakasleak ez du betarik izango errubrika jartzeko edo ariketa txikia eta erraza izanik agian ez du merezi.