Zure ikastaroko jakinarazpenak eta foroa

Ikastaro bat sortzean Moodleek automatikoki hasieran sortzen dio Berrien foroa izeneko komunikazio tresna. Tresna hori erabiliko duzu ikasleei informazioa bidaltzeko: jakinarazpenak, albisteak eta abar. Zure ikasleek jasoko dute informazioa posta elektronikoz eta Moodleeko panelean. Tresna hau norabide bakarrekoa da, foro izena eduki arren ikasleek ezin dute idatzi. Horregatik irakasle  batzuk tresna honi izena aldatzen diote eta "jakinarazpenak", "berriak", "albistea" izena jartzen diote. Zuk ere ariketa honetan egingo duzu Bestetik ikasleek ez dute zertan tresna hau ikusi behar beraz ezkutatuko duzu.

Azkenik ikasleek parte hartuko duten benetako foro bat sortuko duzu. Zertarako foro bat eskolak aurrez aurre ematen badugu? Foroa oso interesgarria da etxean, liburutegian... izan dezaketen zalantzak argitzeko. Ikasleek foroa asko erabiltzen dute. Zein? Gelako whatsappa. Foro hori informala da eta Moodleerena formala. Gehienetan ikasleek informalera joko dute hor ez baitago irakaslea baina irakaslearen laguntza behar badute foro formala erabiliko dute. Edonola ere, foroek garrantzia handia dute eta interesgarria da ikasleei ezagutaraztea eta trebetasun minimo bat lantzea.

Lan hauek egiteko ikastaroa editatzen hasi behar zara. Horretarako Ezarpenak eta edizioa menuan edizioa aktibatu behar duzu. Behin aktibatuta, esan bezala:

  1. Berrien foroari izena aldatu
  2. Ondoren ezkutatu
  3. Foro arrunta sortu eta izen egoki bat eman.
  4. Foroaren ezarpenetan behartu harpidetza. (Foroan harpidetuta bazaude mezuak postaz jasoko dituzu. Harpidetza egon daiteke desgaitua edo izan daiteke aukerakoa, automatikoa edo behartuta. Azken bi hauen arteko aldea da automatikoan ikasle guztiak daudela harpidetuta baina aukera dute harpidetzaren baja emateko eta azkenekoan ez. Ikastetxean nik behartutakoa erabiliko nuke.)
  5. Berrien foroa edo foro arruntaren bidez zure ikastaroko ikasleei jakinarazi ikastaroa sortu duzula, matrikulatuta daudela eta materiala jartzen hasiko zarela.
Lan hauek egin eta gero sartu berriro zeregin honetan eta bidali mezu bat esanez hiru lanak bete dituzula.