Laguntza!

Moodleek tresna asko ditu eta tresna bakoitzak aukera anitz. Erabilerarekin joango zara ikusten zein diren erabilgarrienak.

Laguntza handia ere eskaintzen du. Gehien bat bi eratan:

  • Termino eta aukeren ondoan agertzen diren laguntza botoi urdinen bidez:
  • Nabigatzailearen bilatzailean "moodle + terminoa" idatzita. Bilaketaren emaitzetan fidagarritasun handia emango diogu docs.moodle web orriari hori baita Moodleren laguntza ofiziala, euskaraz dezente, gazteleraz gehiago eta zer esanik ingelesez.
Ariketan honetan laguntzako artikulu honetan oinarrituta: https://docs.moodle.org/all/eu/Foroak azaldu behar duzu zer diferentzia dagoen "berrien foroa" eta "foro arrunta"ren gainean.