Ikasleak matrikulatu

Zure ikastaroa prest badago, zeregina irakurri ondoren, joan bertara (nabigazio barran Hasierara joan eta zure ikastaroan sartu) eta:

Matrikulatu ikasleak. Zure ikasleak ikastaro honetako berdinak izango dira. Matrikulak egiteko ireki menua > Partaideak > Matrikulatu erabiltzaileak.
Irungo Moodleeko kudeatzaileak (Alexek), irakasleen lana errazteko, zure ikastaroko ikasle batzuk kohorte edo matrikulazio talde batean sartu ditu: Ikastxeko Moodlezaleak. Kohortean sartuta daude ikastetxeetako irakasleak eta kanpoan berritzegunetakoak. Beraz, berritzegunetako ikaskideak (Izaskun Larruskain, Ana Aritzeta, Itziar Larraza eta Alex Gabilondo) banaka matrikulatu behar dituzu eta gainerakoak "ikastetxetakoak" kohortearen bidez. Kohortea sinkronizatuta dago, horren ondorioz ikastaro orokorrean ikasle berri batek izena ematen badu nik kohortean sartuko dute eta, kohortea sinkronizatuta dagoenez, zure ikastaroan automatikoki matrikulatuko da. Kontuan hartu, beraz, denboran zehar ikasleak gehitzen ahal zaizkizula automatikoki.
Erne! Matrikulazioa bukatu ondoren zeregin honetara bueltatu eta idatzi mezuan lana bukatu duzula eta bidali.

Ikastaroaren zati honetan maiz lan egin beharko duzu batera ikastaroko orrian eta zure ikastarokoan. Interesgarria izan daiteke erabiltzea nabigatzailea bitan irekita leiho banatan. Erabili dezakezu sistemaren leihoen doitzea (snapping windows). Hartara leiho batean ikastaro orokorra izango duzu eta bestean zurea. Horrelako zerbait:



Kohorteen bidezko matrikulazioak duen beste abantaila handi bat da ikasturtean zehar taldera ikasle berri bat gehitzean kudeatzaileak kohortean sartzen badu automatikoki irakasleen taldeetan matrikulatzen dela irakasleak deus egin gabe.