Moodle konstruktibista al da?

Wikipediak aipatzen du ikuspuntu pedagogikotik Moodle konstruktibista dela, zer arrazoi ematen ditu?

Labur erantzun (300 karaktere gehienez jota).

Jarduera hau zeregin bat da. Zeregina jardueren garrantzitsuena da. Haren bidez ikasleak egindako lanak (laburpenak, aurkezpenak, iruzkinak, audioak eta abar) irakasleari bidaltzen dizkio. Irakasleak lan horiek ebaluatu eta kalifikatuko ditu eta ikasleak kalifikazioa eta irakaslearen iruzkina jasoko du.

Zeregin hauetan zehaztu daiteke ikasleak saiakera bat baino gehiago egin dezakeela irakasleak baimena ematen badio.

Entregatze-data jarri diot. Ez dut jarri itxiera-datarik, beraz data horretatik aurrera ere entrega daiteke baina, irakasleak horrela zehazten badu penalizazioarekin. Zereginetan datak zehaztea izan daiteke interesgarria ikasleek ikas dezaten euren denbora kudeatzen. Agian Bigarren Hezkuntza izan daiteke erabiltzen hasteko unea. Honekin batera eta ikastaroko data esanguratsuak begi bistan izateko egutegia-blokea gehitu diot ikastaroari. Ikasle zein irakaslearentzat erreferentzia inportantea izan daiteke. Egutegi horretan ikastaroko datak ikusteaz gain ikastetxeko data nagusiak, hala nola jai bereziak eta abar, jar daitezke.

Kalifikatzeko errubrika bat jarri diot, hartara, ikasleak ariketa egin baino lehen kalifikazio irizpideak eta zertan gauzatzen diren ikusiko ditu. Errubrika hori irakasleak erabiliko du kalifikatzeko eta ikasleak kalifikazioa ikusiko du irizpideen arabera zehaztuta.