Silabatik abiatua fonemen bereizketa lantzeko fitxak.
Fitxa hauen asmoa fonemak bereizteko prozesuaren jarraipena da.
Gerta
daiteke umeak fonema batzuk ez bereiztea oso ondo. Hitz egiterakoan batzuetan
akats hori ez da oso nabaria fonemaren distortsio txiki bat besterik ez delako. Beste batzuetan soinu distortsionatu batekin ordezkatzen ditu bi fonema ezberdin Baliteke fonema bat beste batekin ordezkatzea ere nahiz eta lehen fonema ahoskatzen jakin,, ordezkapen hori batzuetan gertatzen da, beste batzuetan ez eta umeak ez daki zein ahoskatu duen.
Adibidez:
B eta p antzera ahoskatzen dituzute, beti egiten dute soinu berbera bi letrak
bereiztu gabe.
B letra ahoskatu behar badute batzuetan ondo egiten dute eta besteetan m
letrarekin ordezkatzen dute.
K eta g berdintsu ahoskatzen dute. Ez dute egiten ez lehenengo fonema ez
bigarrena.
N eta L ez dute ondo bereizten eta berdin zaie bata edo bestea esan.
Bereizte zailtasun bat Identifikatu ondoren hainbat jolas eta jarduera egin daitezke akats hori bideratzeko. Prozesuaren hasieran
egiten badugu errazago egingo ditu grafema eta fonemen arteko lotura egokiak.
Ariketa hauek egiten baditugu irakurtzen ikasten ari direnean errazago identifikatu eta zuzenduko ditugu balizko akatsak eta bere ahoskera hobetzen lagunduko diogu umeari.