Komunikazio-tresnak
Une hauetan garrantzitsua da baliatzea tresna telematikoak baina ahaztu gabe etxean Internet ez duten familiak, gutxi izango dira baina laguntza handiena behar dutenak dira.
KOMUNIKAZIO TELEMATIKOA IKASLE ETA FAMILIEKIN
- IKASGUNEA plataforma ofiziala erabili daiteke jakinarazpenak bidaltzeko familia guztiei, taldeka... (tutoriala es). Komeni da eguneratzea familien datuak (posta elektronikoak eta telefonoak). Oraindik erregistratuta ez dauden familientzat bideotutorialak - es).
- BESTELAKO PLATAFORMAK: Inika, Alexia, Educamos... ikastetxeak kontratatuta duten kasuetan.
- IKASTETXEAREN WEB ORRIA: Garrantzitsua da albisteak eta loturak ondo eguneratuak izatea.
- Telefono partikularrarekin guraso edo ikasleei deitzean gure zenbakia ikusi eta gorde dezakete eta ondoren guri deitu. Hori saihesteko ezkutuko deia erabili daiteke:
Telefono finkoan: 067
Telefono mugikorrean: #31#
- Mezularitza sistema bat erabili nahi baduzu pribatutasuna gordetzeko Telegram aplikazioa interesgarria da. Batetik mugikorraz gain ordenagailuan ere instalatu daitekeelako, euskaraz jar daitekeelako eta pribatutasuna ondo gordetzen duelako. Esate baterako mezuak bidaltzean zure telefono zenbakia ezkuta dezakezu:
Menu > Ezarpenak > Pribatutasuna eta segurtasuna > Phone Number eta hor erabaki dezakezu nork ikus dezakeen zure telefonoa: denek, zure kontaktuak soilik edo inork ez.Hortaz gain, Telegram eskaintzen ditu kanalak, informazio iturriak non jasotzaileak ezin du erantzun. Beraz, Ikasgunearen SMSaren alternatiba izan daiteke.HEZKUNTZA-PLATAFORMAK
Irakaskuntzarako Ingurune edo plataforma birtuala erabiltzen duzuenok orain duzue etekin guztia ateratzeko aukera.- MOODLE: Erabili ahal izateko ikasleak alta emanda (ez da behar posta-elektronikoa edukitzea) eta ikastaroetan matrikulatuta egon behar dute. Informazio gehiago Moodlegunean, eta MoodleDocs-en
- BESTELAKO PLATAFORMAK: Ikastetxeak kontratatutakoak Microsoft Teams, Google Classroom (ikastaroa eus) (GSuite ikastaroa eus) -ikastetxeren batek nahiko balu horietako bat eskatzea du Berritzegune Nagusiako xabier.mugika@berritzegunenagusia.eus), Edmodo... edo irakasleak titulu pertsonalean sortutakoak. Horretaz gain irakasle edo gelako blogak (blogak.eus, Wordpress, Blogger...), Weebly eta antzeko web orriak.
BIDEO-KONFERENTZIAK IKASLEEKIN ETA IRAKASLEEN ARTEAN
- Jitsi aplikazio librea online. Hainbat instantzietatik erabili daiteke. Nagusia hau da: https://meet.jit.si/
- Beste batzuk
- Meet.google.com. (Gsuite-en bidez, bestela erregistratuta).
- Big-BlueButton da funtzionalitate gehien eskaintzen duena. Konferentzia bat sortzeko erregistratu behar da: https://demo.bigbluebutton.org/gl/
Arbelak- BigBlueButton badu arbela integratua. Jitsi eta Google Meetek ez baina pantaila partekatu daiteke eta bertan erakutsi daitezke PDF edo bestelako dokumentuak. Eskuz idatzi ahal izateko, Matematika, Fisika, Kimika, Teknologiako formulak edo eskemak bi aukera interesgarri ditugu:
- Xournal++ instalatu (euskaraz dago eta Linux eta Windows bertsioak ditu)
- ez baduzu ezer instalatu nahi, online arbela bat erabil dezakezu nabigatzailean bertan. Luberri blogean lau arbel online aztertzen dira.
- Argiako Itziar Izagirrek bilerak bideoz egiteko zortzi gako ematen digu. Klaseetarako beste gako behar ditugu, hala nola ikasleek kamerak eta mikrofonoak desaktibatuta eduki eta hitz egiteko baimena eskatzeko txata erabiltzea. Eta Code&Sintax enpresako aholku tekniko batzuk.
- Tele-lanean bazaude ez web kamerarik ez baduzu telefono mugikorra erabil dezakezu haririk gabeko web kamera moduan Droidcam bidez mezu honetan azaltzen nola egin daitekeen.
Kontuan izan bideo-konferentzia batzuk grabatzeko aukera ematen dutela eta hori bideo-tutorial gisa erabili daitekeela, baina konferentziarik gabeko bideo-tutoriala prestatu nahi baduzu hona hemen hainbat aplikazioBIDEO-TUTORIALAK SORTZEKO TRESNAK
- VokoscreenNG erraza, euskaraz, Linux eta Windowserako.
- OBS Studio euskaraz eta multi-plataforma da. Ez da errazena baina aukera asko ematen ditu.
- Linuxerako beste batzuk: Kazam, SimpleScreenRecorder. Recordmydesktop...
- Windowserako FreeCam, CamStudio, ActivePresenter, Screencast-o-matic...
- Macerako Screenflow
- Online recordscreen.io
- Bideo-tutorialak egiteko batzuetan ondo etorriko zaizkigu aurreko atalean aipatutako arbelak, batez ere Xournal++ eskuzko idazketa, partiturak eta pdf-en gaineko edizioa egiteko.
- Behin bideo-tutoriala grabatuta edita daiteke azpititulu edo oharrak gehitzeko, zatiak kentzeko eta abat. Horretarako badira bi bideo-editore libre eta multi-plataforma interesgarriak:
- OpenShot
- Kdenlive
KALIFIKAZIOA ETA EBALUAZIOA URRUTITIK
- Ebaluazioa IKT tresnekin:
- Irakasle eta ikasleen arteko feedbacka IKT tresnekin. Berritzegune Nagusiko Santi Sesmak prestatutako gida.
- IKASGUNEA plataforma ofiziala erabili daiteke jakinarazpenak bidaltzeko familia guztiei, taldeka... (tutoriala es). Komeni da eguneratzea familien datuak (posta elektronikoak eta telefonoak). Oraindik erregistratuta ez dauden familientzat bideotutorialak