Une hauetan garrantzitsua da baliatzea tresna telematikoak baina ahaztu gabe etxean Internet ez duten familiak, gutxi izango dira baina laguntza handiena behar dutenak dira.
KOMUNIKAZIO TELEMATIKOA IKASLE ETA FAMILIEKIN
Menu > Ezarpenak > Pribatutasuna eta segurtasuna > Phone Number eta hor erabaki dezakezu nork ikus dezakeen zure telefonoa: denek, zure kontaktuak soilik edo inork ez.
Hortaz gain, Telegram eskaintzen ditu kanalak, informazio iturriak non jasotzaileak ezin du erantzun. Beraz, Ikasgunearen SMSaren alternatiba izan daiteke.
HEZKUNTZA-PLATAFORMAK
Irakaskuntzarako Ingurune edo plataforma birtuala erabiltzen duzuenok orain duzue etekin guztia ateratzeko aukera.
- MOODLE: Erabili ahal izateko ikasleak alta emanda (ez da behar posta-elektronikoa edukitzea) eta ikastaroetan matrikulatuta egon behar dute. Informazio gehiago Moodlegunean, eta MoodleDocs-en
- BESTELAKO PLATAFORMAK: Ikastetxeak kontratatutakoak Microsoft Teams, Google Classroom (ikastaroa eus) (GSuite ikastaroa eus) -ikastetxeren batek nahiko balu horietako bat eskatzea du Berritzegune Nagusiako xabier.mugika@berritzegunenagusia.eus), Edmodo... edo irakasleak titulu pertsonalean sortutakoak. Horretaz gain irakasle edo gelako blogak (blogak.eus, Wordpress, Blogger...), Weebly eta antzeko web orriak.
BIDEO-KONFERENTZIAK IKASLEEKIN ETA IRAKASLEEN ARTEAN
Ez da inor erregistratu behar. Ordenagailuan ez da ezer instalatu behar. Mugikorrean eta talbetetan bere app-a instalatzea komeni da. Irakasleak gela sortu eta izendatu behar du. Sartzean emandako URLa sortzen du eta hori da partaideen artean partekatu behar dena. Pantaila partekatzeko aukera du (aurkezpenak, Xournal++...). Grabatzeko aukera ematen du Dropbox bidez. Android edo IOSen erabiltzeko aplikazioa instalatu behar da. Erabilera erraza da. Zehaztasunak ezagutu nahi baduzu ikusi
bideo-tutorial hau.
- Meet.google.com. (Gsuite-en bidez, bestela erregistratuta).
- Big-BlueButton da funtzionalitate gehien eskaintzen duena. Konferentzia bat sortzeko erregistratu behar da: https://demo.bigbluebutton.org/gl/
Arbelak
- BigBlueButton badu arbela integratua. Jitsi eta Google Meetek ez baina pantaila partekatu daiteke eta bertan erakutsi daitezke PDF edo bestelako dokumentuak. Eskuz idatzi ahal izateko, Matematika, Fisika, Kimika, Teknologiako formulak edo eskemak bi aukera interesgarri ditugu:
- Xournal++ instalatu (euskaraz dago eta Linux eta Windows bertsioak ditu)
- ez baduzu ezer instalatu nahi, online arbela bat erabil dezakezu nabigatzailean bertan. Luberri blogean lau arbel online aztertzen dira.
- Argiako Itziar Izagirrek bilerak bideoz egiteko zortzi gako ematen digu. Klaseetarako beste gako behar ditugu, hala nola ikasleek kamerak eta mikrofonoak desaktibatuta eduki eta hitz egiteko baimena eskatzeko txata erabiltzea. Eta Code&Sintax enpresako aholku tekniko batzuk.
- Tele-lanean bazaude ez web kamerarik ez baduzu telefono mugikorra erabil dezakezu haririk gabeko web kamera moduan Droidcam bidez mezu honetan azaltzen nola egin daitekeen.
BIDEO-TUTORIALAK SORTZEKO TRESNAK
Kontuan izan bideo-konferentzia batzuk grabatzeko aukera ematen dutela eta hori bideo-tutorial gisa erabili daitekeela, baina konferentziarik gabeko bideo-tutoriala prestatu nahi baduzu hona hemen
hainbat aplikazio- VokoscreenNG erraza, euskaraz, Linux eta Windowserako.
- OBS Studio euskaraz eta multi-plataforma da. Ez da errazena baina aukera asko ematen ditu.
- Linuxerako beste batzuk: Kazam, SimpleScreenRecorder. Recordmydesktop...
- Windowserako FreeCam, CamStudio, ActivePresenter, Screencast-o-matic...
- Macerako Screenflow
- Online recordscreen.io
- Bideo-tutorialak egiteko batzuetan ondo etorriko zaizkigu aurreko atalean aipatutako arbelak, batez ere Xournal++ eskuzko idazketa, partiturak eta pdf-en gaineko edizioa egiteko.
- Behin bideo-tutoriala grabatuta edita daiteke azpititulu edo oharrak gehitzeko, zatiak kentzeko eta abat. Horretarako badira bi bideo-editore libre eta multi-plataforma interesgarriak:
KALIFIKAZIOA ETA EBALUAZIOA URRUTITIK