Ikastaroaren edukia

  • MATRIKULA

    Matrikula eskaera egiteko bidali Alexi (ikt@jaizkibel.net) mezu bat izen-abizenak eta ikastetxea adieraziz.

    Ikastaro hau egin ahala zuk ere ikastaro propio bat sortzen joango zara probarako. Ikastaroa bera ez baina sortzen dituzun materialak zure ikastetxerako balio badizute hainbat hobe. Beraz interesatzen zaizu probako ikastaro hori eman behar duzun gai baten ingurukoa izatea. Argi baduzu zein gaia edukiko duen egingo duzun ikastaroa idatzi titulua eta ikasleen maila.

    • 1- ZER DA MOODLE


      Moodle Ikasteko Ingurune Birtual bat da (IIB), ingelesez Learning Management System (LMS). Web ingurune bat da diseinatua sortzeko irakasle eta ikasleen arteko interakzioa. Edukiak, ariketak, galdetegiak, komunikazio-ekintzak era ordenatu eta sekuentziatuan aurkezten dira.

      [Kortxete artean eta letra etzana eta morez ikusiko dituzun testuen bidez une honetan ikusten ari zaren baliabidea zein den eta haren ezaugarri batzuk komentatuko ditut.

      Moodleri buruz irakurtzen ari zaren testu hau etiketa du izena -zehazki gaiaren etiketa-. Etiketa batean irakasleak edukiak jar ditzake testu editore batean idatzita -edo itsatsita-; editoreek erreminta anitzak ditu testuaren formatua aberasteko, hala nola testu formatuak, irudiak, bideoak, audioak, formula matematikak... Etiketak du ona edukia gaian bertan ezer klikatu gabe erakusten duela baina alde negatiboan gaia luzatzen du. Egokiagoa da LHrako eta goi mailetan edukia orri edo liburuetan biltzea egokiagoa izan daiteke.]




      Begiratu Wikipediak Moodleri buruz esaten duena, azpiko audioa entzun eta ikusi ondoko bideoa. Bideoak oso bisualki azaltzen du Moodleren izaera modularra, nola irakasle bakoitzak

      • edukiak
      • komunikazio-
      • ebaluazio-
      • elkarlanerako-

      -tresnak edo moduluak konbinatuz bere ikastaroa muntatuko duen.




      MOODLEKO ROLAK

      Ikastetxeko Moodle-kudeatzaileak erabiltzaileei alta ematen die, banaka formulario baten bidez edo multzoka CSV formatua duen taula baten bidez. Erabiltzaileok ikastaroetan hainbat rol joka dezakete. Sarritan gertatuko da pertsona batek Moodle-gune batean rol bat baino gehiago izatea. Adibidez, ikastetxeko irakasle bat ikasle izan daiteke formakuntza batean.
      ROLA FUNTZIOAK
      Guneko kudeatzailea
      Ikastetxeko Moodleren itxura orokorra eta egitura zehaztu.
      Ikastaroak sortu
      Erabiltzaileei alta eman
      Irakaslea Ikastaroak diseinatu, editatu eta eman.
      Irakaslea ez editorea
      Ikastaroak eman, ikastaroa bera aldatu gabe.
      Ikaslea Edukiak ikusi, jarduerak egin, irakasle eta ikaskideekin komunikatu...
      Bisitaria Edukiak ikusi


    • 2- MOODLE BOOST INTERFAZEA

      Boost -euskaraz bultzada esan nahi du- Moodleren erabiltzailearen interfaze  berria da. Lau elementu nagusi bereiziko ditugu.

      Boost interfazearen elementu nagusiak erakusten duen irudia

      PANELA

      Jakinarazpenak, mezuak eta erabiltzailearen profila biltzen ditu.

      Erabiltzailearen profila editatuz erabiltzaileak bere datuak aldatu, argazkia gehitu eta hainbat ezarpen pertsonal aukeratzen ahal ditu. Nik editorea Atto editorea aukeratzea gomendatzen dut. Era berean, bertan irakasleak beste rolek ikastaroa nola ikusten duten bistara dezake.

      MENUA

      Boosten menu hau zabaldu eta tolestu daiteke. Ikastaro batean menu honek itxura berdina du irakasle eta ikasleentzat. Diferentzia da ikaslak bere informazioa ikusten duela eta irakasleak talde osoarena eta edizio baimenarekin. I

      rakasleak, gehien bat, partaideen matrikulazioa, taldekatzea... eta kalifikazioak kudeatuko ditu menu honetan.

      IKASTAROAREN EDIZIOA ETA EZARPENAK

      Eskuinean agertzen da atal hau gurpil horzduna klikatzean. Funtzionalitate osoa bakarrik irakasle editoreei agertzen zaie. Bertan ikastaroaren ezarpen orokorrak definitzen dira, edizioa aktibatzen da eta inportazioak, babeskopiak eta abar egiten dira.

      EDUKIAK ETA BLOKEAK

      Zona zentralean irakasleak diseinatutako edukiak eta jarduerak agertzen dira. Eskuinaldean irakasleak bloke laguntzaileak koka ditzake, hala nola, egutegia, datozen ekitaldiak eta abar.

    • 3- IKASTAROAREN SORRERA ETA EZARPENAK

      Lanean hasteko ordua iritsi da!!

      Hasiko zara irakasle lanetan eta horretarako ikastaro bat sortuko duzu, hobe esan, nik Moodle kudeatzaile rolean sortuko dizut zuk emango didazun parametroekin.

      Ikastaroa Irungo Berritzeguneko Moodle gunean sortuko dugu eta bukaeran ikusiko dugu nola eraman zure ikastetxeko Moodleera.

      Ikastaroaren gai nagusia matrikula eskaeran zehaztu zenuena izan daiteke edo, iritziz aldatu baduzu, beste gai bat izan daiteke. Sortuko duzun ikastaroa ez da bere osotasunean erabilgarria izango, ariketa bezala planteatutako ikastaro bat izango da. Moodle oinarrizkoa irakasleentzat Ikastaro honen helburua ez da unitate didaktikoak egiten ikastea Moodleeko tresnak ezagutzea baizik. Edonola ere, komeni zaizu ikastetxean lantzen duzun gai bat hartzea, hartara ikastaroan sortzen dituzun hainbat material berrerabilgarri suerta dakizuke.

      Ikastaroa Moodle kudeatzaileak sortu behar du -kasu honetan ni-. Horretarako kudeatzaileari ikastaroaren oinarrizko datuak edo ezarpenak eman behar zaizkio. Gure kasuan azpiko inkestaren bidez emango dizkidazu. Datu horiekin nik sortuko dut ikastaroa eta zu irakasle rolarekin matrikulatuko zaitut. Behin irakasle rola duzula ikastaroa zure ardurapean geratzen da. Ez kezkatu definitu behar dituzun parametroekin zeren irakasle gisa horiek denak behar izanez gero aldatzeko aukera edukiko duzu behin ikastaroaren ardura hartuta.

      Zeintzuk izango dira zure ikastaroaren ikasleak? ikastaro honetako partaide guztiak. Beraz ikastaro honetan zu ikaslea zara, zure ikastaroan irakasle eta gainerako ikaskideen ikastaroetan ikasle izango zara.