HIPI Bilgunea
Ikastaroaren edukia
-
-
Bilgune honek, hastapenetan egon arren, Bidasoa-Oarsoaldeko ikastetxeek ikasle etorri berriak dituztenean egin behar duten horretan laguntzeko asmoa du.
Izan ere, ikasleak iritsitakoan, ezinbesteko urratsak: HARRERA PLANA (bertan, bakoitzaren informazio garrantzizkoa jasoko duena) eta familiarekin lehen bilerak. NORBANAKOAREN PLANA, hau da, ikasle bakoitzari eskainiko zaion ordutegia, eta honetan parte hartuko duen irakasle-zerrendatxoa finkatuko da. Eta baita, kurtsoan zehar aurrera eramango den programazioa bera ere. Atal hauetako bakoitzean zehaztu behar diren puntuak bilgune honen atal desberdinetan aurki ditzakezu. Honetaz gain, beharrezkoa den bi gune txertatu ditugu bigarren leihotxoan KULTURARTEKOTASUNA izenekoan. Batetik, Kultur Artekoa Hezkuntzan (Joseba Ibarraren sitea, non urtetan jasotako jarraibide eta baliabide ageri diren), eta bestetik, Berritzegune Nagusiak aurten eskainitako formazioari dagokion esteka. Azken honetan gako metodologiko eta aholku ugari ageri dira HIPI irakasleari zuzendutakoak.
-
Foroa
-
Foroa
-