Saioa

CURRICULUM ABERASTEA MINTEGIA 2019-02-21

1.       Burua berotu

Ariketa: Emandako hizki guztiak erabiliz hitz bakar bat osatu.

2.       Sormena Heziberri 2020n

Curriculumean, Ikasten ikasteko konpetentziaren 4. osagaia da  Ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea).  

Oinarrizko zehar-konpetentziak eskuratzeko prozeduren eta jarreren artxiboan, Egiten eta ekiten konpetentziaren 2 osagai lantzen ditu: Ideiak sortzea, aukeratzea eta adieraztea (pentsamendu sortzailea) eta Ideiak edo proiektuak sortzea eta/edo nork bere gain hartzea, proiektuen plangintza egitea eta haien bideragarritasuna aztertzea.

3.       Paulina Bánfalviren dokumentutik ateratako ideiak

Atera diren ideiak:

  • Beti egon behar da erronka bat? Aspertzea saihestu behar da?
  • Emozioak kontuan hartu behar ditugu. Badira ikaskuntzan laguntzen dutenak (CASA) eta oztopatzen dutenak (TRAM)
  • Erronkak izan daitezke kanpotik datozenak (irakasleak jartzen dituenak) eta barrukoak (ikasleak bere buruari jartzen dizkionak)
  • Ikasle guztien interesak kontuan har ditzakegu?
  • Talde kooperatiboak osatzeko beste parametro batzuk kontuan hartzeko: helburuarekiko inplikazioa, estiloa…
  • Feedbackaren garrantzia. Ikasle guztiei aurrera egiten lagundu, akatsa zigortu gabe eta analisi kritikoa eginez. Metakognizioa – Gaizki egin dut, zergatik izan da?; Zer hobetu dezaket?
  • Arazo errealei irtenbideak bilatu. Ikasleen gaitasunak aprobetxatu.

Hik hasi aldizkariak Paulinari egindako elkarrizketa komentatu dugu.

4.       Tresnak eta teknikak

5.       Sormena ikasgelan / Ikastetxean

Dinamiken bitartez hausnarketa egin dugu.

Atera den gaia hurrengo batean lantzeko: sormenaren ebaluazioa.

6.       Gehiago jakiteko

7.       Hurrengo saiorako

Irakurri: Estrategias para trabajar la diversidad en el aula. Carol Ann Tomlinson. Lehenengo 3 kapituluak

Adierazi: Testu horretatik ateratako ideiak era grafikoan adierazteko eta Moodlean partekatzeko proposamena egiten dizuegu.

 

Azken aldaketa: ostirala, 2019(e)ko otsailaren 22(e)an, 12:21(e)tan