Saioa

1. Aurreko saioa gogoratu

San Luis La Salle ikastetxeko zuzendariak aniztasunari erantzuteko ikastetxeak egiten duen antolaketa azaldu zigun. Identifikaziorako eta esku-hartzerako jarraitzen duten prozesua gogoratu eta komentatu dugu.

2.       Ikasleen aniztasunari erantzuna

Ikasleen fitxa bat aurkeztu dugu.

3.       Zailtasunak eta irtenbideak

Mintegiko 4. saioan bildutako zailtasunak eta irtenbideak erabiliz, eta Colucci eta Tomlinsonen planteamenduak kontuan hartuz, irtenbide bat aukeratu eta landu: zer, nola, nork, noiz, norekin, zertarako...

Zer? Baliabideen bankua

- Noiz? Astean behin elkartu prestatzeko

- Zertarako? Materiala edozein momentutan eskuragarri izateko

- Norekin? Koordinatzaile bat eta HHko eta LHko arduradunak. Klaustro osoa inplikatu.

- Non? Ikastetxean eta hodeian, guztiekin partekatu ahal izateko.

- Nola? Intranetean gunea sortu eta interneten ere.

- Nolako materialak? Arlo guztietakoak

Zer? Gelak irekitzea: Hizkuntza tailerra

- Noiz? Astean arratsalde batean

- Zertarako? Euskara hobetzeko, harremanak sakontzeko, interesak pizteko

- Norekin? Zikloko ikasleak adinak eta taldeak nahastuta. 

- Non? Gela bakoitzean tailer bat – ekintza eta gai ezberdinak lantzeko

- Nola? Taldeak tailerretatik errotatuz. 

Zer? Bi irakasle gelan

- Noiz? Ikasgai tronkaletan, proiektuetan

- Zertarako? Ikasleen beharrei erantzuteko, taldeei laguntza emateko, tutorizatzeko

- Norekin? Talde osoarekin.  

- Non? Gelan bertan

- Nola? Beharrak identifikatu, ordutegiak antolatu, planifikatu eta koordinatu

Honekin lotuta atera den gaia

Koordinatzeko denbora ateratzea zaila izaten da batzuetan. Lorek komentatzen du gai hori landu dutenean, jokatzeko bi modu agertzen direla. Batean bi irakasleak aritzen dira maila berean ikasleekin. Honek planifikazio eta koordinazio handia eskatzen du, eta oso aberatsa izan daiteke. Bestean irakasle batek saioaren gidaritza eramaten du eta besteak laguntzen dio. Honetarako, nahikoa izan daiteke hamabostean behin elkartzea eta gero gelan bertan daudenean egunerokoa komentatzea.

4.       Gehiago jakiteko

Lorek proposatzen du denok irakurtzea Renzulli eta Reisen liburua – Enriqueciendo el currículo para todo el alumnado.

Blog bat: http://orientacioncondesa.blogspot.com.es/

 

5.       Datorren ikasturteko planteamendua

Aberaste curricularra proiektuak aurrera eramateko eta gaia garatzeko, talde motor bat sortu da. Bertan Berritzegunetako aholkulari batzuek parte hartzen dugu. Talde horretan hainbat metodologia eta estrategia metodologikoak garatu nahi ditugu eta irakasleen esku jarri. Horiek guztiak mintegiari eskaintzeko modua izango dugu.

Horiez gain, identifikazioa eta ikastetxearen plangintza landuko ditugu, eta ikastetxeetan sortzen diren zailtasunei erantzuna ematen saiatuko gara

6.       Ideia ibiltariak

Eramango duten ideiaren bat partekatzea eskatu dugu.

  • Aberaste curricularra adimen gaitasun handiko ikasleentzat ez ezik, beste ikasleentzat ere badela.
  • Gelako aniztasunari erantzuteko planteamendutzat ulertzen dela.
  • Gelan bertan erantzun daitekeela.
  • Ikasleen interesak kontuan hartzea garrantzitsua dela.
  • Galderen garrantzia – bakarrik galdera aldatuz, jarduera beste maila batera eraman daitekeela.
Azken aldaketa: astelehena, 2018(e)ko maiatzaren 21(e)an, 12:49(e)tan