Saioa

1. Irakaslearen egunerokoa: Horren bitartez aurreko saioan landutakoa gogoratu eta ikastetxean egindakoa partekatu: 

    • Juan Villar-ren bloga begiratzen hasi naiz.
    • Aurreko saioan ulertu nuen ez dela denbora osoan curriculuma aberasten egon behar, eta horrek lasaitu nau.
    • Bi ziklotan materiala begiratzen hasi dira eta aholkulariarekin elkartzen dira.
    • Zabaltze txoko bat ireki dugu.
    • Adimen gaitasun handiko ikasleak PT gelan elkartzen ditugu eta proiektuak garatzen dituzte.
    • Errefortzu gelan lan egiten dute.
    • Sentsibilizazio saio bat egin dugu irakasle guztiei zuzenduta Aupatuz-ekin antolatuta.

2. Solasaldia:  Javier Tourón entrevista a Steven Pfeiffer. La escuela no puede seguir ignorando a los alumnos más capaces.

Horretarako bakoitzak gustatu, harritu, interesgarria iruditu zaion pasarte bat aukeratuko du besteekin partekatzeko.  Hainbat ideia osagarri atera dira.              

  • Adimen gaitasun handiko ikasle askok disinkroniak izaten dituzte, eta kontuan hartu behar dira. (Terrasier-ren disinkroniak)

3. Identifikaziorako tresnak begiratzen hasi:

  • Protocolo de identificación y evaluación del alumnado de altas capacidades intelectuales. Islas Baleares
  • Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak. Eusko Jaurlaritza
  • Garapenerako eskalak.
  • Curriculuma_Aberastea_2014. Eusko Jaurlaritza                                                            

Nola antolatzen ari dira ikastetxeetan?

  • Garapen eskalak ikastetxe guztietan erabiltzen dira eta garapen goiztiarra identifikatzeko baliagarria egiten zaie. Haur Hezkuntzako metodologiak eta antolaketak laguntzen dute erantzuna ematen. Lehen maila iristen direnerako zerbait prestatzen hasteko aukera ematen du.
  • Ikasleak lasaitzen dira gertatzen zaiena eta sentitzen dutena ulertzen dutenean. Disinkroniak – Terrassier. Beste egun batean sakonduko dugu gai honetan.

4. Aberaste curricularra:  metodologiak eta estrategiak

Power-point-aren bidez metodologia eta estrategiak azaldu. Horietan sakontzen joango gara.

Txantiloia. Ikastetxearen eredu metodologikoa. Aniztasunari begirako martxan dituzten estrategiak. Martxan jarri nahi dituzten berrikuntzak identifikatu.

5. Baliabideen azoka

  • Emoziotegia: Emozioak lantzeko proposamena
  • Khan akademy: Matematika eta Zientziak on line lantzeko                      

6. Gehiago jakiteko:

• Ikasleen identifikazioari buruz: Un sistema multi-criterial para la identificación del alumnado de alto rendimiento y alta capacidad creativo-productiva. Joseph S. Renzulli eta Amy H. Gaesser. (artikulua)

• Aberaste curricularra: Enriqueciendo el currículo para todo el alumnado. Joseph S. Renzulli eta Sally M. Reis (liburua)                                                                                                                            

 

7. Hurrengo saiorako:

• Metodologia eta estrategien fitxa bete.

• Aberaste curricularreko estrategia bat praktika eraman eta egindakoa jaso.

• Irakaslearen egunerokoa bete.                                                                                                          

Azken aldaketa: ostirala, 2018(e)ko urtarrilaren 19(e)an, 08:25(e)tan