Saioa

  • Aurkezpena:

Zutik gelatik mugitu eta beste irakasle batekin elkartu. Elkarri aurkeztu bere burua:

  • Izena
  • Ikastetxea
  • Lanpostua
  • Zaletasuna

 

  • Mintegiaren edukia:

HELBURUA:  Curriculuma aberasteko proposamenak garatzea.

EDUKIAK

  • Curriculumeko edukiak aberastea.
  • Ikaskuntza testuingurua aberastea.
  • Metodologia eta gelako praktika egokiak.
  • Baliabideak eta esku-hartzeko proposamenak.

Saioan biltzen ditugun espektatiba eta beharrekin saio guztien antolaketa osatuko dugu.

ORDUTEGIA: lehenengo saioa ez genuen egin. Saio horren denbora errekupera genezake lau saiotan ordu erdiz luzatuz.

  • Mintegiaren metodologia:

Praktikoa izango da. Mintegi-kide bakoitzak ikasle /talde baten ardura hartuko du. Ematen ditugun proposamenak praktikara eramango ditu eta hurrengo saioan partekatuko du. Era horretan joango gara ikusten neurri nahikoak diren edo beste batzuk behar ditugun. Elkarrekin ikasten joango gara.

 

  • Espektatibak eta beharrak:

Zer espero dugu eta zer behar dugu. Bi koloretako post-itak erabiliko ditugu. Denak bildu eta sailkatuko ditugu. Mintegi saioetan erantzuna ematen saiatuko gara.

 

  • Bideoa:

http://irjuan.wixsite.com/mapa/en-blanco-c38j

 

  • Aberaste curricularra:
    • Kontzeptua
    • Formatuak

 

  • Hausnarketa: Lehenengo bakarka eta ikasleen adinaren arabera taldekatu.
    • Zein ideiekin geratu zara?
    • Zure interesa non kokatzen duzu?
    • Zein izango litzateke zure lehentasuna?
  • Irakaslearen egunerokoa:

Saioz saio, tresna baten bitartez, jasotako ideia interesgarriak bilduko ditugu, gelara eraman nahi duguna eta praktikara eraman ondoren, horren jasotzea.

Era horretan, dokumentu batean, mintegiaren egunerokoa idatziko dugu.

 

  • Moodlea:

Erabilera azaldu.  Sartzeko modua: helbide elektronikoa eta NAN zenbakia. Gero pasahitza aldatu behar da.

Hurrengo saiorako:

  • Javier Tourón entrevista a Steven Pfeiffer. La escuela no puede seguir ignorando a los alumnos más capaces. Elkarrizketa irakurri. Hurrengo saioan solasaldi bat egingo dugu. Horretarako bakoitzak gustatu, harritu, interesgarria iruditu zaion pasarte bat aukeratuko du besteekin partekatzeko.

 

  • Identifikaziorako dauden tresnak begiratzen hasi:
    • Protocolo de identificación y evaluación del alumnado de altas capacidades intelectuales. Islas Baleares
    • Hezkuntza orientabideak. Adimen gaitasun handiko ikasleak. Eusko Jaurlaritza

 

  • Curriculuma_Aberastea_2014. Eusko Jaurlaritza
Azken aldaketa: asteazkena, 2017(e)ko azaroaren 15(e)an, 14:10(e)tan