Foro orokorra

Berri txarrekin nator

Berri txarrekin nator

by Itzalai Alberdi Mujika -
Number of replies: 3

Aupa talde,

Agian jakingo dezue taldeko Asier, Oletakoa oso gaizki dagoela. Nik gaur jaso det berri txarra. Badirudi meningitisa dela ta koman dagoela. Orain arteko berri guztiak txarrak dira, ezer onik ez. Eta ateratzekotan ez dakite nola geratu daiteken. 

Ez dazkat zuen korreoak ta horregatik idazten det hemen. 

Animo eta ea laster berri hobeak ditugun. 

Animo Asier eta ea hau dena susto batean geratzen dan

In reply to Itzalai Alberdi Mujika

Re: Berri txarrekin nator

by Sagra IKT aholkularia -

Berri txarra, benetan. Nik ez nekien ezer. Gaur ireki dut korreoa eta enteratu naiz.

Mila esker abisatzeagatik, Itzalai.

Ea, zuk esaten duzun bezala, dena susto batean geratzen den.

Animo Asier eta besarkada bat!

In reply to Itzalai Alberdi Mujika

Re: Berri txarrekin nator

by RAFAEL GARCIA SANZ -

Lur jota gelditu naiz berri txarrarekin.

Norbaitek berriren bat baldin badauka esan, mesedez.

Eta animo, Asier, besarkada haundi bat eta energia positibo guztia zuretzat.

In reply to RAFAEL GARCIA SANZ

Re: Berri txarrekin nator

by Itzalai Alberdi Mujika -

Kaixo ! 

Oletako irakasle batek hau idatzi zidan ta oingoz eztakat berri gehiago.

Kaixo denoi. Asierren alabarekin hitzegin dut eta berdin jarraitzen duela esan dit. Trakeotomia ez diote egin eta itxoingo dute denbora gehiago egiteko, tuboa egoera onean duelako. Bitartean froga batzuen emaitzak iritsi behar dira. Orain arte jaso dituztenak ez dira konkluyenteak.

 

Zeoze gehio jakiten badet abisauko dizuet.

Ondo izan