Klika hemen foroan sartzeko

Material berri bat aholkulariek erabiltzeko

Material berri bat aholkulariek erabiltzeko

Arantza San Sebastian Mateos -
Erantzun kopurua: 0

Kaixo, mintegikideak:

Atzokoan hasita, ikastetxeetan banatzen ari gara material bat zuen lanarekin zuzenean zerikusia duena, hau da, aholkulariaren inplikazioa eskatzen duena. Materiala Berritzegune Nagusian egina da, hain zuzen ere orientazio departamenduan. Izena du: ALARMA-EGOERARI LOTUTAKO IKASLEEN ZEHAR-KONPETENTZIEN GARAPENA - Egoeraren ezagutzatik, hezkuntza esku-hartzeko bidea egiten. (mezuari erantsita doa)

Dokumentua bertan azaltzen dira nondik-norakoak eta nola erabili daitekeen ikastetxeetan, baina ideia har dezazuen hona ekartzen dizuet azalpena:

XEDEA
Alarma-egoeraren ezarpenaren ondorioz ikasleak beren etxeetan bizitzen ari diren egoera kontuan hartuta, eta informazioa bilduz, ikasle guztien ongizate sozioemozionalaren eta motibazioaren mailari buruzko diagnostikoa egitea, eta hautemandako beharren araberako orientazioa eta laguntza ematea.

ARDURA
Ikastetxeko aholkulariak koordinatutako egite horretan, tutorearen protagonismoa eta lidergoa funtsezkoa bada ere, kontuan izan irakaskuntza-funtzioaren tutoretza-izaerari ekiteko, une oro bere tratamenduaren zeharkakotasuna ziurtatu behar dela.

Berritzegunetako aholkularioi eskatu digute dokumentuaren balorazioa jasotzeko. Niri, sakon irakurri baino lehen, iruditu zait baduela zer aprobetxatu. Beraz, irakurtzen duzuen neurrian partekatu nahi badituzuen zuen inpresioak, atsegin handiz jasoko ditugu hemen.

Segi bizkor!