Klika hemen foroan sartzeko

INDARTZE NEURRIAK

INDARTZE NEURRIAK

Mari Mar Rico -
Erantzun kopurua: 5

Egunon denoi!!

aurreko asteko saioan ezin izan nintzen sartu beste bilera bat neukalako eta ez dakit gai hau komentatuko zenuten:

Orain arte egoera hau dela eta, dena DRIVEn egiten ari ginen lankideekin partekatu ahal izateko eta elkarrekin lan egiteko. Beno, ba gaur PTak esan digu Indartze Neurriak eta horrelako hainbat dokumentu ezin dituela lankideekin partekatu konfidentzialtasuna dela eta.

Zer deritzozue? zuek nola ari zarete egiten? PIREak partekatu ditzakegu edo ba al dago legerik uzten ez diguna?

Mila esker eta animo asko!!!!

Mari Mar Rico(e)ri erantzunda

Er: INDARTZE NEURRIAK

Arantza Gisasola Alvarez -

Egunon

Nik ez dut horrelako informaziorik jaso. Orain arte bezala funtzionatzen ari gara, hau da, informazio guztia driven bitartez konpartituz (banakako planak, bestelako txostenak...)

Ondo izan

Mari Mar Rico(e)ri erantzunda

Er: INDARTZE NEURRIAK

Arantza San Sebastian Mateos -

Kaixo, aholkularik!

Egia da PIRE dokumentuak datu konfidentzialak eduki ditzaketela; Ikaslearen datuez gain, familliaren datuak eta egoerak azaltzen dira askotan. Kasu horretan hobe da ez egotea ikastetxe osoaren eskura, baina bai jar daitezke Driven, baimenak mugatuz. Adibidez, ikasle horrekin dauden irakasleek soilik edukitzea baimena dokumentua ikusteko eta idazteko... Badaude formulak. IKT arduradunak seguru badakiela modua.

Indartze neurriak idazteko beste dokumentuak, esate baterako, konfinamenduaren ondorioei aurre egiteko erabili ditzakegun hauek, zaila da konfidentzialak izatea eta ez litzateke beharrezkoa izango horrenbeste kontu. Ea zer iruditzen zaizuen!

Segi gogoz!

 

Arantza San Sebastian Mateos(e)ri erantzunda

Er: INDARTZE NEURRIAK

Arantza Gisasola Alvarez -

Kaixo

Guk baimenak mugatuak ditugu. Driveko zenbait karpetetan sartzeko baimenak mugatu egiten dira. IKT arduradunak eta zuzendaritza taldeak baimenen kontua kudeatzen dute.

Ondo izan